Orientazio proba egingo dute igandean Seguran
Zirkuitu egonkor bat sortu du bertan Gipuzkoako Orientazio Taldeak eta inaugurazioa izango da
ANDONI ETXEBERRIA
Segura
Martes, 23 de marzo 2021, 19:59
Orientazio proba mapa batean adierazitako ibilbidea naturan jarritako balizak bilatuz egitea da. Parte hartzaile bakoitzak mapa eta kontrol txartel bat izaten du, bertan baliza bakoitza zulatu beharko duelarik. Gipuzkoako Orientazio Taldeak Segurarako orientazio zirkuitu iraunkor bat sortu du, Udalaren eta Goitur Goierriko Turismo Agentziaren laguntzarekin. Diseinatu duten zirkuitu hau estreinatzeko, proba bat egingo da igandean, orientazioan edo mendian federatutakoei zuzendua. Federatu gabeko herritarrei ere emango zaie aukera kirol hau ezagutzeko, baina aurrez udaletxean eman beharko dute izena.
Publicidad
Prestatu den ibilbidea hirigunean zehar joango da, irteera eta helmuga Guardiko aparkalekuan izango duelarik. Lehen parte hartzailea goizeko 10:00etan abiatuko da eta azkenekoa, berriz, 13:00etan, elkarri ez jarraitzea baita orientazioaren oinarrietako bat.
Zirkuitu iraunkorra
Igandeko probaren ondoren, zirkuitu iraunkorra geratuko da herrian, noiznahi egin nahi duenarentzat. Mapak udaletxean, Ardixarra etxean, Imaz hotelean edo Ondarre nekazalturismoan eskuratu ahalko dira. Gipuzkoako Orientazio Taldeko kide den Ibon Goikoetxeak eman zuen hiru ibilbidez osatua dagoen zirkuituaren berri: Ibilbide horiak kilometro bat eta 10 baliza izango ditu, ibilbide laranjak 2,5 kilometro eta 13 baliza, eta gorriak 3,5 kilometro eta 16 baliza.
Ekhi Albisu zinegotziak eta Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak orientazioa kirola, aisialdia eta turismoa uztartzen dituen produktua dela azpimarratu dute aurkezpenean. Zirkuitu ezberdinekin, adin guztietako goierritar edo kanpotarrentzat erakargarria izatea du helburu. Europako zenbait naziotan ezaguna da oso orientazioa eta atzerritarrei eskaintzen zaien produktu turistikoen artean ere kokatuko da .
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión