Borrar
Zegaman. Familia argazkia atera zuten parte hartzaile guztiek festa amaitu aurretik. TOBERA

Tolosa Goierri

Dantzarien harrobia indartsu Goierrin

Dantzari txiki. Ormaiztegin, Zegaman eta Zaldibian Dantzari Txiki eguna ospatu zen igandean, eta antolatzaileak harro agertu dira izandako harrerarekin

Asteazkena, 29 martxoa 2023, 22:03

Comenta

Dantza tradizionalek, txistuek eta danborrek Goierri hartu zuten pasa den asteburuan. Dantzari Txiki eguna bueltan izan zen bailarako hiru herritan, eta honek, bertako dantza taldeez gozatu eta haiekin festa giroan aritzeko aukera eman zien bertaratu ziren guztiei. Igandean ospatu ziren Zegama, Ormaiztegi eta Zaldibian jaiak, eta hiru herrietako bakoitzean, emanaldi ederrak eskaini ziren.

Ormaiztegin, herriko eta Gabiriako dantzariak biltzen dituen Gabiriako Goruntz Dantza Taldeak Dantzari Txikien Eguna antolatu zuen Zubipe kiroldegian. Goizeko 11:00etan elkartu ziren bost herrietatik etorritako dantzariak, Oin-Arin (Lazkaotik), Irrintzi (Zumarraga-Urretxutik), Aurtzaka (Beasaindik), Ametsbide (Ordiziatik) eta bertako Goruntz. Osotara, 150 dantzari eta dozena bat musikarik saioa eskaini zuten. Eguerdi aldera altxa bazuen ere, goizeko lehen orduetan bustia izan zenez, dantza taldeek barruan dantzatzea erabaki zuten. Dantzari guztiei laguntzen 20 erakusle inguru eta hauen familiartekoak izan ziren bertan, herriko kiroldegia leporaino betez.

Zaldibian, bestalde, herriko Iztueta taldeak antolatuta, sei talde bildu ziren 31. Dantzari Txiki Egunean: Amets Bide (Ordiziatik), Alurr (Ibarratik), Gure Txokoa (Beratik), Aurtzaka (Beasaindik), Irrintzi Alai (Legorretatik), eta Iztueta bera. 11:00etan hamaiketakoarekin indarra hartzeko bildu ziren, eta 12:00etan desfileari hasiera eman zitzaion. Plazako saioari 13:00ak inguruan ekin zioten, ondoren, eguerdiko 14:00 aldera, gelditu eta bazkariaz gozatzeko asmoz. Festa ez zen bertan amaitu, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, Xaibor DJak festa girotu baitzuen Zaldibian.

Tobera musika- eta dantza-eskolak bere musika hamabostaldiari amaiera eman zion igandeko ekitaldiarekin

Zegamako Dantzari Txiki egunean, berriz, Zeraingo Solkie dantza-taldeko, Lazkaoko Oin Arin, Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar, eta Toberako ia 200 dantzari eta musikari elkartu ziren eguraldia lagun. Hamaiketakoa elkarrekin egin ostean, desfilean atera ziren denak. Hiru geldialdi eta plazako azken saio nagusiarekin osatu zuten eguneko plana, giro ezin hobean.

Musikaren hamabostaldi itzela

Igandeko emanaldi honekin, Musika Hamabostaldiari amaiera jarrio dio Tobera musika- eta dantza- skolak. «Arrakastatsua izan dela esatea motz geratzen da» baieztatu dute antolatzaileek. Zenbakiak aztertuta, pozik egotea ulertzekoa da, 13 emanaldi ezberdin antolatu baitira aurtengo edizioan 250 musikari eta dantzari elkartuz, eta honen besapean, ehunka lagun erakarri zituen zikloak publiko modura. Aurtengo edizioa martxoaren 6an hasi zen eta aurreko igandean amaitu zen Dantzari Txiki egunarekin.

Entzunaldietan 12 musika-tresna desberdin entzun dira: gitarra klasikoa, elektrikoa, baxu elektrikoa eta bestelakoak. Batetik, Segurako elizako 1930. urteko estilo erromantikoko organoa ezagutzeko aukera eskaini dute. Bigarrenik, Maddi Sanz harpa-jotzaileak sentimenduei buruzko ipuin musikala taularatu zuen, eta bertaratutakoek galderak egin eta harpa jotzeko modua izan zuten. Bestalde, gitarrak artisau-eran eta eskuz egiteko prozesua nolakoa den erakutsi zuen Iñigo Aldasorok. Azkenik, jendetza erakarri zuten bestelako bi jarduera ere bideratu zituen Toberak Musikaren Hamabostaldiaren egitarauaren barruan. Lehena Segurako San Joan adinekoen egoitzan burutu zen. Musika-eskolako ikasle-taldeak betiko euskal kantuen abestaldia egin zuen egoiliarrekin eta Dantzari Txiki egun borobilak hamabostaldia itxi zuen. «Ezinbestekoa da musika- eta dantza-eskola sendo eta indartsu egotea hau guztia bideratu ahal izateko; musika- eta dantza-ikaslerik gabe, ez legoke kultura-grinarik Mutiloan, Seguran, Zegaman eta Zerainen» azaldu zuten.

Horregatik, 2023/2024 ikasturtean Tobera Musika-eskolan izena emateko epea zabalik da, www.tobera.org webgunean sartu eta 'Izenematea 2023/2024 online' atalean sartu beharko dute interesdunek.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dantzarien harrobia indartsu Goierrin

Dantzarien harrobia indartsu Goierrin