Beasain

Marrazkilari urbanoak eta haur korrikalariak protagonistak, gaur

J. Z.

BEASAIN.

Viernes, 10 de octubre 2025, 20:12

Herriko kaleak artearen eta kirolaren topaleku izango dira gaur goizaldean abiatuta, bi ekitaldi nagusi ospatuko baitira herriko kaleetan.

Publicidad

Alde batetik, Euskal Herri osoko kale marrazkilariak bilduko dira 'Beasain marrazkitan' jardunaldian, 'Urban Sketchers' mugimenduaren barruan kokatzen den ekimen artistikoan. Goizeko 09:30etik 14:30era, Igartzako jauregitik abiatuta, parte-hartzaileek herriko txokoak eta eguneroko bizitzako uneak irudikatuko dituzte koaderno eta arkatz artean. Ez da behar esperientzia handirik, soilik marrazteko gogoa.

Bestetik, Bealak taldeak antolatutako XIV. Errelebo Lasterketa ere gaur jokatuko da, Igartzako auzoan. Goierriko ehunka haur bilduko dira Monumentu Multzo inguruan, lauko taldeetan banatuta, lankidetza eta kirolgiroa sustatuz. Lehiaketak hainbat kategoria izango ditu: 09:00etan alebin mutilak, 10:15ean alebin neskak, 11:30ean benjamin neskak eta 12:30ean benjamin mutilak hasiko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad