«Nituen espektatiba den-denak gainditu dira, alde guztietatik»
«Izugarria da lehen aldiz egiten den ariketa batekin 220.000 pertsonarengana iristea», dio Kike Amonarrizen, «ariketaren indarra dimentsio horretan» dagoela nabarmenduz
NEREA AZURMENDI
Viernes, 30 de noviembre 2018, 15:46
Kike Amonarrizen (Tolosa, 1961) izenaren atzean haren eginkizunekin zerikusia duten etiketak jartzen hasteak oso luze jo dezake. Euskal Filologian lizentziatua, soziolinguista, telebista-aurkezlea... Amonarrizen jarduera publiko denek, hala ere, elkarren artean diferenteak ematen badute ere, badute lokarri sendo bat: euskara. Lotura oso sendoa du berak ere Euskaraldiarekin, herriz herri ibili baita zalantzak argitzen, sustatzaileak prestatzen, parte-hartzaileak motibatzen... Tolosako hamaikakoko kide ere bada, jakina.
Publicidad
- Oso oker ez banago, agertokian zinen 2017ko UdalTop jardunaldian Eusko Jaurlaritzak eta Topaguneak aktibazio kanpaina handi bat zetorrela iragarri zutenean. Zer pentsatu zenuen orduan, eta zein dira egunotan zure bizipenak?
-
Donostia
-
Ipuninaren ordua. Lur Korta. 18 00etan Lugaritz Kultur Etxean.
-
Donostia bertsotan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Miren Artetxe eta Beñat gaztelumendi. 20 30ean Lugaritz Kultur Etxean.
-
Bertso afaria. 21 30ean Zubiberrri Elkarte gastronomikoan.
-
Sorgina pirulina. Ipuin kontaketa musikatua. 17 00etan Itsas Aurre Kultur Etxean.
-
'Errementari' filma eta afairmedienda. 20 00etan Itsas Aurre Kultur Etxean.
-
Amarrua, Tor Magoa. 17 30ean Okendo Kultur Etxean.
-
Haur jolasak. 17 30ean Bernat Etxepare plazan.
-
AMintzodromoa. 19 00etan Arrano elkartean.
-
Errenteria
-
Orasoarrak. 19 00etan. Merkatuzarren.
- Aurkezpen hura egin genuenean nituen espektatiba den-denak gainditu dira, alde guztietatik. Parte hartu duten herrien kopuruaren aldetik, ez nuen sekula pentsatuko 10.000 biztanletik gorako herri guztiak bilduko zirenik. Euskaraldiarekin bat egin duten herrien kopuru handiak ere izugarri harritu nau. Nik ez nituen buruan 200dik gora, eta 400 baino gehiago izan dira.
«Ahobizi eta belarripresten arteko desoreka guztiz ulergarria da, eta esplikazio erraz samarra dauka»
«Elkarlanerako oinarri sendoak jarri dira; etorkizunerako inbertsio ikaragarria egin da»
- Adostasun giroan sortu zen ekimena, eta horrela jarraitzen du. Hori ere ez da izan beti ohikoa.
-Pentsatzen nuen maila soziopolitikoan zabaltasuna handia izango zela, baina ez lortu den adostasun zabalera iritsiko ginenik. Hasieran izan ziren retizentzia txikiren batzuk hainbat sektoretan, baina gero etorri den olatuak denak gainditu ditu.
Publicidad
- Sekulako olatua, atzo bertan eman zituzten datuen arabera. Espero zenuen 220.000 pertsonak ematea izena Euskaraldian?
- Ez, ez nuen sekula pentsatuko 220.000 lagunek ahobizi edo belarriprest rola beteko zutenik. Ardatz guztietan gainditu dira nire aurreikuspenak, eta horretan ere bai, jakina. Lehenengo aldiz egiten den ariketa batekin 220.000 pertsonarengana iristea izugarria da. Ezin dugu ahaztu 16 urtetik gorakoentzat dela; helduenen artean proportzioa txikia dela; zenbait herri ez direla sartu... Eta, gainera, kontuan izan behar da ariketa konplexua dela: izena eman behar da, txapa eraman, konpromiso maila bat eskatzen du... Hala ere, parte hartu zezaketen bost pertsonatatik batek hartu du parte. Euskaraldiak lortu duen dimentsio horretan dago ariketaren indarra.
- Kopuruez ari garenez, kezkatzen zaitu edo ematen dizu zer pentsatua ahobizien eta belarripresten arteko desorekak?
- Nik uste dut guztiz ulergarria dela, eta esplikazio erraz samarra daukala. Euskaraz hitz egiteko gai diren pertsona gehienek ahobizi rola aukeratu dute ia automatikoki, behar bada rolak duen exijentzia maila altuagoari erreparatu gabe. Ezin dugu ahaztu askoz ere gehiago direla euskaraz ondo hitz egiteko gai direnak euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak baino. Gehiago dira hiztun aktiboak hiztun pasiboak baino, eta soziologikoki errazagoa da aktiboengana iristea. Horrek argitzen du desoreka, neurri handi batean. Aurrera begira badago lan bat egin beharra bai ahobizien eta bai belarripresten artean, ukitzera iritsi ez garen sektore horrengana iristeko, baina garrantzitsuena da 220.000 lagun horiengana heldu izana. Gainerakoak detaileak dira, batez ere kontuan hartuta ekimen berri eta berritzailea izan dela.
Publicidad
-Dena zenbakitan neurtzea, batez ere zenbakiak horren onak direnean, ez al da arriskutsua?
-Ez dugu bakarrik neurtzen alde kuantitatibotik, Euskaraldia urrats kualitatiboa ere ari da izaten. Ariketa Euskal Herri mailara eramatea planteatu zenean, denok genekien abiatzen genuela aurretik landu gabeko egitasmo bat, aurretik landu gabeko metodologia batekin. Hor sartzen da, esate baterako, eragile guztien arteko elkarlana. Hori guztia jakinda, eman den jauziak kokatzen gaitu, euskararen inguruko lanei begira eta euskalgintzari begira, paradigma berri baten atarian.
Epe luzera begira
-Euskaraldiaren amaieraren atarian ere bagaude. Astebete igaro da, asteburu bat baino ez da falta. Hamaika egun hauen ondotik, zer?
- Euskaraldia epe luzera begirako ariketa bat da, hori hasieratik esan genuen. Ikusi beharko da zer uzten duen hamaika egun hauetako dinamikak, baina aurretik izan diren esperientziek erakutsi dute behin pertsona batek beste pertsona batekin hizkuntz portaerak aldatzen dituenean, aldaketa hori normalean iraunkorra dela. Gero, aurrera begira, ikusi behar da sektore gehiagotara nola zabaldu, batez ere erakunde, elkarte eta enpresetara.
Publicidad
- Norbanakoen ariketatik ariketa kolektibora igaro, alegia?
- Bai, hori da kontua: nola pasa norbanakoen mailan egiten ari garen ariketa honetatik maila egituratuagoetara. Datozen urteetan hori izango da beste ardatz bat, baina dena dago asmatzeko. Ariketa erabat berritzailea ari gara egiten, nik behintzat ez diot ezagutzen parekorik beste hizkuntza gutxituetan.
- Aste hasieran, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan zuen ezinbestekoa zuela euskararen aurrerabideak erdaldunen konplizitatea. Horiengana iristea ere jar daiteke hurrengo egitekoen artean?
Publicidad
- Nik uste dut erdaldunengana ere iritsi beherra daukagula, informazioa emanez, motibatuz..., baina ez bakarrik Euskaraldiaren inguruan. Euskaraldiari eskatu behar diogu Euskaraldiari eska dakiokena. Portaerak aldatzeko ariketa bat da, eta hizkuntza portaerak aldatzeko oinarrizko maila behar duzu. Horrek esan nahi du Euskaraldian parte hartzera iristeko ikasketa prozesuan pausoak eman behar dituzula. Hizkuntzen arteko elkarbizitzari begira inportantea da, jakina, erdaldunei azalpen egokiak eta motibatzaileak ematea. Erresistentziak eta erretizentziak gainditu ditzaten, informazioa eta diskurtsoak ere landu behar dira. Beti egongo da minoria erretizente bat, baina saiatu beharko genuke ahalik eta txikiena izan dadin.
- Euskaraldiaren aurreko hilabeteetan asko ibili zara herriz herri. Zer aurkitu duzu?
- Azken urte honetan egokitu zait herri askotara joatea, aurkezpenak egiteko, talde motoreak sortzeko, jendea animatzeko... Askotan hitzaldiak hasi izan ditut esaldi batekin: «Gaur hemen ikusten dudana ez da normala». Eta ez zen normala. Aurkezpen gehienetara jende kopuru handiak inguratu dira, espektro ideologikoaren aldetik oso zabalak, ilusio handiz... Horrelako mugimendurik ez da ikusi euskararen inguruan aspaldi, eta jendeak ere sumatu du aldaketa, planteamenduetan egiteko moduetan, antolatzaileen artean zegoen jendearen aldetik...
Noticia Patrocinada
- Maila pertsonalean, ahobizi rolean izan duzu ezustekoren bat?
-Egia esateko, nik ezusteko gutxi. Etxean esaten didate nik txapa aurkegian daramadala... Gertatu izan zait elkarren artean erdaraz ari zirenak ni ikusitakoan euskarara pasatzea, hori bai. Dena den, ikusi ditut lehen euskaraz egiteko ohiturarik ez zuten pertsonak jendearekin euskaraz hasi direnak; 'niri euskaraz egin' esatera ausartu direnak; espero ez nuen jendea ikusi dut txaparekin, eta asko poztu nau.
-Ariketa amaitutakoan, hor jarraituko du errealitateak.
-Bai, eta errealistak izango gara, baina gauza bat da errealista izatea eta beste bat errealitatearen aurrean duzun jarrera. Izan daiteke ezkorra edo baikorra, eta badauzkagu baikorrak izateko arrazoiak. Elkarlanerako oinarri sendoak jarri dira; argi dugu erabilerara jauzi egin behar dugula maila guztietan, diskurtso positibo batekin eta irribarre batekin. Hiru ardatz horiek finkatuta daude, eta etorkizunerako inbertsio ikaragarria dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión