Euskal upategiak nazioartera nola egin salto ari dira aztertzen
Ameriketako Estatu Batuak dira Euskadiko ardoetarako bigarren merkatua, eta Japoniak ere erakutsi du interesa euskal ardogintzaren ingurukoa. Merkatu «baliotsuak» dira, eta esportatzen diren ardoen prezioak batez bestekoak baino askoz altuagoak dira
Viernes, 15 de febrero 2019, 10:44
Ameriketako Estatu Batuetako eta Japoniako ardo merkatuen gaineko jardunaldia gin dute euskal upategi eta ardogintzako enpresei informazioa emateko nazioarteko bi merkatu horien inguruan: ardoaren sektorean duten bilakaerari eta portaerari buruz jardun dira, eta baita ere, Eusko Jaurlaritzak enpresei eskaintzen dizkien tresna finantzarioez eta komertzialez aritu dira.
Publicidad
Peli Manterola Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak inauguratu du euren produktuak iparamerikar eta asiar merkatuetara esportatu nahi dituzten ardogintza sektoreko enpresei zuzendutako topaketa. Aurten martxan jarritako Caprice eta Prestatu programak ere aurkeztu dituzte jardunaldian.
Azaldu dutenez, azken urteotan interesa erakutsi dute sektoreko euskal enpresek bi merkatu zehatz horiekiko, eta horregatik antolatu diuzte, HAZI Fundazioarekin lankidetzan, horrelako zenbait jardunaldi.
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak bi laguntza lerro ditu bertako produktuak kanpoko merkatuetan promozionatzen laguntzeko: Mae Sustapena, soilik ardora zuzenduta, eta Lehiatu Sustapena, mota guztietako nekazaritza-elikagaiak sustatzeko.
Jatorri Izendapenaren pisua
Jardunaldian zehar, parte hartzaileek AEB eta Japoniako merkatuek ardo produktuei buruz duten bilakaera eta portaera ezagutu ahal izan dute Ardoaren Merkatuaren Behatokiko (OEMV) zuzendari nagusi Rafael del Reyren eskutik.
Publicidad
Del Reyk zehaztu duenez, AEB da EAEko ardoetarako bigarren merkatua, 28 milioi euroren salmentekin, eta hirugarrena da esportazioen bolumenari dagokionez, ia bost milioi litrorekin; Japonia, berriz, 13.a da, 2,6 milioi eurorekin eta 0,6 milioi litrorekin.
Euskadik bi merkatu horietan saltzen duen ardo mota batez ere Jatorri Izen Babestua (JIB) duen ardoa da, beltza eta gorria (totalaren %80 AEBn eta %62 Japonian), eta ardo zuritik ere zerbait, Japonian pisu handiagoa duelarik (totalaren %16), AEBn baino (%11).
Publicidad
Bi kasuetan, merkatu «baliotsuak» dira, eta esportatzen diren ardoen prezioak batez bestekoak baino askoz altuagoak dira, jakinarazi dutenez. EAEko ardoen esportazioen batez bestekoa 3,65 €/l izanik, AEBn ordaintzen den prezioa 5,68 €/l da, eta Japonian 4,10 €/l, eta are gehiago ordaintzen dira jatorri izendapena duten ardoak.
Nazioarteko euskal produktuak
Topaketan, Josu Garaialde HAZI Fundazioko Sustapeneko zuzendariak EAEko nekazaritza-elikadurako enpresek eskura dituzten bi programa berriak aurkeztu ditu, produktuak nazioartean promozionatzea dutenak helburu.
Publicidad
Caprice programaren xedea da AEB eta Japoniaranzko esportazioak handitzea hiru JIBetako Txakolinari, Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluze kontserbei eta Eusko Labela duten Ibarrako Piparrei dagokienez; AEB eta Japoniako agente merkaturatzaileen ezagutza eta sentsibilizazioa areagotzea Europako kalitateko nekazaritza elikagaien jatorri, tradizio eta kontsumoari dagokienez; eta bi herrialdeetako biztanleak oro har informatzea produktu horiei buruz, hainbat komunikazio ekintzaren bitartez.
Prestatu programa, berriz, EAEko nekazaritza-elikagaien sektoreko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza plana da, eta aholkularitza zerbitzu guztiz pertsonalizatua eskaintzen du bertako produktuak merkatu nazionaletan zein nazioartekoetan zabaltzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión