Gero eta interes handiagoa elikagai segurtasunaren inguruan
Elikagai segurtasunari buruzko argitalpenak bikoiztu egin dira azken hiru urteotan EAEko prentsan, UPV/EHUren ikerketa baten arabera
El Diario Vasco
Jueves, 11 de agosto 2016, 16:08
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Argitalpen Zerbitzuak argitaratu berri du elikagaien segurtasunak Euskal Autonomia Erkidegoko prentsan 2015ean izandako islari buruzko txostena, 'Informe sobre Seguridad Alimentaria en la prensa del País Vasco en 2015' deiturikoa, Mediaiker ikertaldeko hiru irakaslek, José Ignacio Armentia, José María Caminos eta Flora Marín egindakoa.
Publicidad
EHUk jakinarazi duenez, ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa lagun izan dute. Liburua EHUren eta ELIKAren arteko ikerkuntza hitzarmenaren emaitza da eta gai honen arloan egindako laugarrena.
Bestalde, hedabideek areagotu dituzte elikaduraren inguruan argitaratzen dituzten informazioak eta halaxe baieztatzen du txosten honek, agertzen baitu azken hiru urte hauetan arlo honetako testuak bikoiztu egin direla.
Txosten honen bidez aztertu nahi da hedabideek elikagaien ekoizpen eta kontsumoaren inguruko gaiak nola tratatzen dituzten, horren menpe baitago kontsumitzen dituzten elikagaien segurtasunari buruz pertsonek daukaten pertzepzioa.
Bestalde, txostenak agertzen dituen ondorioen artean, baieztatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko prentsak 2015ean zehar 2.359 testu argitaratu zituela guztira, egunero bataz beste 6,5 intserzio. Informazio kopuru gehien izan duten hiru arloak nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, %40,9rekin, elikagaiak eta elikadura, % 27,6rekin eta elikagaien industria izan dira, azken hau %12,3rekin. Azpimarratzekoa da testu hauen erdiek orriaren bloke nagusia bete izan dutela, elikadurarekin lotutako gaiei eman ohi zaien garrantziaren lekuko.
Publicidad
Testu gehienak (%52,1) hedabideetako erredaktoreek sinatuta agertu diren arren, sinatu gabekoen ehunekoa (%36,5) adierazgarria da oraindik ere. 2015ean zehar, 388 profesionalek hartu dute parte testu hauen elaborazioan (1.229 albiste), profesional bakoitzak 3,2 testu egin dituelarik bataz beste. Profesional hauen %13,4ak besterik ez du sinatu 6 berritatik gora.
Ondorioz, kazetaritza espezializatua, handitu den arren, oraindik mugatua dela elikagaien segurtasunaren arloan. Beste alde batetik, adituek sinatutako testuen ehunekoa %4,3 besterik ez da izan.
Informazio generoa (informazioa, laburrak eta fotoalbistea) jaun eta jabe izan da 2015eko euskal prentsan. Ondoren datoz interpretazio generoari dagozkion testuak (erreportajea, kronika eta txostena), argitaratutako guztien %14,8rekin, iritzikoak (editoriala, artikulua, zutabea, kritika, zuzendariarentzako gutuna) intserzio guztien %*5,7ra iristen diren bitartean. Informazio albisteen nagusitasuna genero honen ekoizpen erraztasunari zor zaio, interpretazio generoak eskatzen duen lana baino txikiago eta iritzi generoak behar duen espezializaziotik urrun.
Publicidad
Halaber, hedabideen arreta gehien jaso duten gaien artean, nabarmentzekoa da OMEren iragarki bat, non ohartarazten zen haragi gorriaren eta eratorrien kontsumoak minbizi kasu zenbaitekin duen loturaz. Jarraipen berezia ere izan zuen abeltzaintzaren sektoreak, esnea ekoizteko prezio baxuak direla medio, agertutako egonezinak, Europar Batasunak ezarritako kuotak desagertu ostean. Arrantzaren sektoreak, berdela, antxoa eta hegaluzearen kanpainengatik izandako gorabeherak eta populazioaren obesitateak -haurrenak bereziki- osasun agintarien artean sortzen duen kezka izan dira hedabideen interesa piztu duten beste albiste batzuk.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión