Etxeko atea giltzapean
Bost penaltiak ·
-
1
Lehen aldiz etxean golik jaso gabe
Gironako gol festaren ostean, behar zuen taldeak defentsan trinko agertzea, eta hala egin zuen. Lana erraztu zion atzeko lerroak Remirori.
-
2
Brais-Merino, beste 'conexion' emankorra
Bata, puntako golegile bihurtuta (5 jada) eta bestea, asistentzietan maisu (lau eman ditu). Bien arteko konexioak bi gol utzi ditu dagoeneko.
-
3
Aihen-Pino lehian, nafarra garaile
Kostatu zitzaion txuri-urdinari Pinori neurria hartzea, baina lortu zuenean borroka guztietan gailendu zitzaion. Zakarki gelditu behar izan zuen Albiolek.
-
4
Erizaindegia behingoz husten hasia da
Emaitzaz haratago, partidak beste albiste positibo bat ere utzi zuen: zelaian Le Normand, Cho etab. ikusi ahal izatea.
-
5
Maratoiari hasiera ezin hobea
Urriko 9 partidako maratoiaren herena egin du jada taldeak. Hiru lehia, hiru garaipen. Jarrai dezala festak.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión