Noiz hasten da zahartzaroa?

BAI HORIXE ·

Gaztetasuna=ona; zahartzaroa=txarra, parekatze hori dugu burmuinean

Lunes, 17 de octubre 2022, 06:58

Ez dago legez arautua noiz pasatzen den haurra nerabe izatera, noiz hasten den haurra gazte izaten, are gutxiago noiztik den bat pertsona heldua eta zeresanik ez zahartzaroari buruz. Legeak arautzen duen gauza bakarra adingabetasunaren muga da. Hemen eta orain, 18 urte.

Publicidad

Gizakiaren azken aldaketa da beldur gehien ematen duena eta horrexegatik askok ez du onartzen sekula santan zaharra denik. Gizarteak zahartzaroa gorroto duelako. Asko errepikatzen diren esaldi batzuk dira zahartzaroarekiko gorroto hori adierazten dutenak: zaharrak trapuak, trastuak dira, edo orain hirurogeita hamar urteak duela gutxi berrogeita hamarrak zirenak dira.

Hor dabil sareetan Munduko Osasun Erakundeak Covidaren kontrako txertorako zabaldu omen duen adin sailkapena. Mezuek diote M.O.E.ren ustez, gaztaroa 65 urtetan bukatzen dela eta beste hainbat zentzugabekeria. Baina, esamesak alde batera utzita, erakunde horrek bere agiri ofizialetan zahartzaroaren hastapena 60 urtetan zehazten du. Osakidetzak 65 urtetan, txertoei dagokionez.

Nik bestelako irizpide bat dut: zahar- tzaroa erretiroaren adinarekin hasten da, hots, hemen 67 urtetan. Noski, irizpide horrek ez du inor behartzen eta ondo asko dakit gutxi direla beraien burua zahartzat dutenak. Ez 67 urtetan ez 70etan ezta hortik aurrera ere. Pertsonak ez omen gara sekula zaharrak, eta hori euskarazko 'zahar' hitzak ez duela gaztelerazko 'viejo' hitzak duen gordintasuna.

Zergatik zahar hitzarekiko arbuio orokor hori?. Bada askoren buruan (gehiengoarenean seguru aski) guztiz errotua dagoen parekatzea onartzen dugulako: gaztetasuna, berdin, ona; zahartzaroa, berdin, txarra. Hortik abiatuta egiten zaio uko zahartzaroari, norberarenari nahiz besteenari, bizitzaren gailurra gaztaroan kokatzen dugulako eta hortik aurrera galbidea besterik ez omen dagoelako.

Publicidad

Gaztea ez bazara ere, gaztetasuna antzeztu behar duzu, besteek zarena baino gazteago zarela pentsa dezaten, kostarik kosta. Horregatik esaten zaio zahar bati ontzat hartzen den zerbait txalotzerakoan, burua gaztea duela, ideia gazteak dituela. Ideia edo egintza bat ona bada, gaztea behar du izan, zahartzarotik ez omen datorrelako ezer onik.

Adina ikusteko modu hori ez da gaurkoa, ezta betikoa ere. Duela mendi erdi, bizitzaren gailurra helduaroa zen, baina geroztik gaztaroa da. Horregatik esaten dugu adina ez dagoela gorputzean, izpirituan baizik. Askoren kontsolamendurako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad