Edertasun eredugarria

Bai horixe ·

Ez omen da aski gazte izatea eder izateko, edertasun horrek eredugarri behar du izan

Lunes, 26 de septiembre 2022, 07:15

Sociedad Española de Medicina Estética' izeneko elkarteak txosten bat argitaratu du egunotan eta bertan, besteak beste, adierazten du gero eta gazteagoak direla lehen aldiz elkarte honek biltzen dituen sendagileengana jotzen duten pertsonak. Hori bai, txostenak dio pertsona horien hiru laurdenak emakumeak direla.

Publicidad

Ez dakigu noiztik edo noiz arte den pertsona bat gaztea, noiztik bilakatzen den pertsona heldua. Baina txostenak arrasto batzuk eskaintzen ditu horri buruz. Duela hamar urte, bataz beste 35 urte omen zituen lehen aldiz medikuntza estetikora jotzen zuenak, justu helduaroaren muga koka daitekeen puntuan. Orain, berriz, 20 urtetan hasten omen dira pertsona/emakumeak lehen aldiz medikuntza zehatz horren laguntzaren bila. Justu nerabezaroaren bukaeran, gaztetasun betean.

Txostenak adierazten du aldaketa horren erantzule nagusia: mugikorrarekin egindako argazkien irazkia. Nonbait, sare sozialetan ikusten ditugun argazki guztietan irazki bat edo beste erabili da, egilearen edertasunari buruzko irizpidearen arabera. Ateratzen duzu zeure buruaren argazki bat eta irazki horien bitartez hurbiltzen duzu irudia zuretzat edertasuna den horretara. Orain bai, pentsatzen duzu argazkia sareetara igo aurretik, orain lortu dut nahi nuen itxura.

Dirudienez, ariketa hori hainbat aldiz egin ondoren hasten da bat pentsatzen irazkirik hoberena medikuntza dela, errealitatea argazki konponduetara egokitzea dela irtenbidea eta orduan jotzen du sendagilearengana, hau edo hura eraberritzeko asmoz, begien zabalera, kokotsaren borobiltasuna, masailen tamaina.

Une honetan begiek omen dute lehentasuna, batez ere pandemiaren ostean, muxukoak begi bistan hori besterik uzten ez zuelako. Izan zitekeen alderantziz, pandemiak jaitsi zezakeen medikuntza mota horren eskabidea, baina ez omen da horrela gertatu. Ez, aldaketa bestelakoa omen da: ez omen da gaztetasuna bakarrik eskatzen, gaztetasun eredugarria baizik.

Publicidad

Edertasuna ez omen dago soilik, aspalditik bezala, gaztetasunari lotua. Gazte bai, baina gazte eredugarria. Bilakaera ez da edertasuna beste adinetara zabaltzea, gaztetasuna atzean utzi ondoren ere pertsona bat ederra izan daitekeela pentsatzea. Ez, edertasuna gero eta zailagoa bilakatzen ari da, gero eta mugatuagoa, gero eta artifizialagoa.

Hotzikarak eragiten dizkit 20 urtetatik beherakoak ere saltsa horretan sar daitezkeela pentsatze hutsak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad