Mendia urdinaz jantziz
Domusa Teknik 40 MLK eta Zegama Aizkorri mendi maratoian 3.000 kamiseta urdin banatuko dira #Taupadaurdina helburua indartuz ·
Datozen egunetan denboraldiko mendi lastereketako zita garrantzitsuak datoz Gipuzkoan. Batetik, maiatzaren 6an, Domusa Teknik 40 MLK jokatuko da eta bestetik maiatzaren 14an Zegama Aizkorri. Data garrantzitsu horiek kontuan izanik, Domusa Teknik Lana taldekoek 3.000 kamiseta urdin banatuko ditu lasterketa egun horietan. Aditzera eman dutenez «#Taupadaurdina gure helburu eta gure izateko arrazoietako bat da. Euskal zalegoak beti izan du bere taldeak sutsuki animatzeko ohitura eta trail mundura ekarri nahi dugu hori».
Publicidad
Esan dutenez Domusa Teknik taldekoek «Domusa Teknik 40 MLK lasterketan Xoxoteko aterpetxean eta Zegama-Aizkorrin Sancti Spiritun. Zalego guztiak mendira urdinez joatera animatzen ditugu, euskal korrikalari guztiak animatzera, mendiak urdinez margotzeko helburuarekin».
Denboraldi hasiera
Domusa Teknik Team-ek urtea indartsu hasi du emaitza ezin hobeak lortuz hasi du denboraldia. «Besteak beste: Onditz Iturbek 2. postua lortu zuen Euskadiko Kros txapelketan (Ortuella) eta 2. postua Espainiako KB txapelketan (Ojos Region de Murcia); Ainara Urrutiak 3. postua Espainiako Maratoi txapelketan (Zahara de la Sierra); Aritz Egeak 1. postua Euskadiko Lineako txapelketan (UZ Trail); Alvaro Ramosek 2. postua Euskadiko Lineako txapelketan (UZ Trail); Ibai Angulok 2. postua Euskadiko junior txapelketan (UZ Trail) eta 1. postua Euskadiko txapelketan (Kilimon Trail); Aitor Ajuriak 3. postua Euskadiko txapelketan (Kilimon Trail); Aritz Egeak 1. postua Espainiako Ultra txapelketan (Reventón El Paso) eta Ainara Urrutia 1. postua Reventón El Paso (maratoi distantzian). Gainera, EMF kopan, Ainara Urrutiak 1. postua Kobaz koban lortu zuen eta Aretxabelatako lasterkariak eta Ibai Angulok 2. postua lortu zuten Kolaziño Mendi Egunean.
Bidelagun berria
Domusa Teknik Team sortu zenean, hasieratik proiektua sendotzeko asmoa azaldu zen. Hasieratik horretan jardun dugu eta pauso garrantzitsu bat eman da azken asteetan. Oñatiko LANA kooperatiba taldera elkartu da, bidelagun sendo eta garrantzitsua izango delarik.
Proiektuarentzako bultzada haundia da LANA bezelako kooperatiba erreferente baten babesa izatea, azken finean proiektuaren seriotasuna adierazten bait du eta bestetik kooperatibismoaren elkarlanaren balioa agerian jartzen bait du. DOMUSA TEKNIK-ek bezala LANA-k ere 3 urtetarako apostua egin du, beraz taldea sendotzeko eta egonkortzeko aukera paregabea izango da.
Publicidad
Ez da soilik ohiko babesle bat izango, baizik eta taldearen dinamikarekin bat egingo du. Hau dela eta, taldearen izen berria DOMUSA TEKNIK LANA izango da, logotipoa ere aldatu delarik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión