Borrar
Seigarren mailako ikasleak. SJI
Gure Eskola | Erreportajea

Proiektuetan oinarritutako ikasteko modu bat

Gure ikastetxean haur eta lehen hezkuntzako ikasleek hainbat proiekturen bidez ikasten dugu, POI ereduari esker. Ikasgelan hainbat teknikekin egiten dugu lan

san jose ikastetxea

Donostia

Jueves, 3 de marzo 2022

Comenta

Donostiako San Jose ikastetxean haur eta lehen hezkuntzako ikasleek hainbat proiekturen bidez ikasten dugu, eta Gure Eskolako erreportaje honetan azaltzen dugu nola ikasten dugun. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzak (POI) ikaskuntza indibiduala eta autonomoa sustatzen du, gu prozesu osoaren protagonista izanik. Gauzatzen ditugun proiektuetan bi pertsona edo gehiagoko taldeetan lan egiten dugu. Komunikatu egiten gara eta talde bateko kide sentitzen gara. Guztion artean hitz egin, iritzia eman eta erabakiak hartzen ditugu. Beti ere, errespetuz.

Taldeen barruan hainbat gauza egin behar ditugu: informazioa bilatu, artikuluak irakurri, ulertu, adostu, taldearekin gure iritzia partekatu, eta guzti horrekin gure proiektua osatu.

Hori guztia ordenagailu, 'Classroom' eta beste teknologia batzuekin lantzen dugu. Ikasgelan hainbat teknikekin egiten dugu lan, hala nola, 'erdiko arkatza', 'folio birakaria', 'buru-zenbakitua' eta 'irakurketa partekatua'. Teknika guzti horiek gelan parte hartzen eta gure taldeko kide izaten laguntzen digute. Gainera, irakasleek ulertzen ez ditugun lanetan laguntzen digute.

Proiektuka lan egitea ere ona da, adimen anitzen teoria kontuan hartzen duelako, hau da, gure bizitzako urteetan garatzen ari garen adimen desberdinak. Denon artean elkarren osagarri gara, bakoitzak adimen edo erritmo desberdina duelako, baina guztion artean aurrera egiten dugu.

Aniztasuna

San Josek, nondik lerro hauek idazten dizkizuegun, hau irakatsi digu. Donostiako ikastetxeak ikasle ugari hartzen ditu bere ikasgeletan. Horrexegatik da, hain zuzen ere, paregabea gure eskola, aniztasunagatik. Gure eskola txikia da, baina oso aberatsa: Honduras, Mongolia, Euskal Herria, Txina, Ukraina eta abarretako ikaskideak ditugu.

Hala ere, gure arteko ezberdintasunak ez dira bakarrik gure jatorrian oinarritzen. Gaitasun intelektual, fisiko, motor eta bestelakoak dituzten lagunak ere baditugu. Desberdintasunean, berdinak gara: pertsonak gara eta eskubide berberak ditugulako, eta desberdinak izateak aberastu egiten gaitu, eta denok elkarrekin ikasten dugu.

Euskararen garrantzia

Gure ikasgelan hainbat hizkuntza aurki ditzakegun arren (Espainera, txinatarra, ukrainera,…) euskarari ere garrantzi handia ematen diogu. Hizkuntza hau hainbat modutan lantzen dugu: filmak ikusten, fitxak egiten, irakurgaiak lantzen, taldean lan egiten, hiztegi berria eta abestiak ikasten, jolasten eta antzerkiak egiten...

Gure proiektuaren euskarri bat aniztasunarekiko trataera da. Naturak desberdin bihurtu gaitu

SAN JOSE IKASTETXEA

Aurten, gainera, euskal jolas ezberdinak ezagutu ditugu, ikurrina margotu dugu, 'Go!azen' filma ikusi eta irrintzi lehiaketa ere egin genuen. A ze festa muntatu zen euskararen egunean! Bestalde, ikasturtean zehar, beste hainbat jarduera ere egiten ditugu gure emozioak hobeto kudeatzen ikasteko.

Gure arteko gatazkak konpontzeko erantzunak edo baliabideak ere eskaintzen dizkigute

SAN JOSE IKASTETXEA

Tutoretza-orduan, gure tutoreek aholkuak ematen dizkigute, astea nolakoa izan den eta zer moduz gauden galdetzen digute, jolastu egiten gara, emozioekin lotutako filmak ikusten ditugu ('Billy Elliot'-en filma, adibidez), gure arteko gatazkak konpontzeko erantzunak edo baliabideak ere eskaintzen dizkigute. Nolanahi ere, astean zehar egiten ez ditugun jarduerak bukatzeko aprobetxatzen ditugu ordu horiek (asmakizunak egiteko, esaterako).

SJI

Erlijioa

Beste aldetik, gure ikastetxea erlijiosoa da. Erlijioa dugu ikasgaia bezala, eta ikerketen, aurkezpenen, bideoen, lanen, eskulanen eta abarren bidez lan egiten dugu. Pandemiaren aurretik, kaperara joaten ginen Milagrosaren eguna ospatzera. Bertan, abestu eta dantzatu egiten genuen, baina orain beste modu batean ospatzera behartuta ikusi gara, hau da, gure gelen barruan. Era berean, ikasgai honetan, gabonen inguruko lapbook-a, bakearen katea eta erlijio ezberdinak ikasi ditugu.

Funtsean, eskolan egiten dugun guztiarekin oso pozik gaude. Zorionekoak gara gure hezkuntza-prozesuaren protagonistak izan gaitezkeelako lagun ditugun ikaskideekin batera, ikasteko orduan dugun erritmoa errespetatuz eta gure trebetasunak kontuan hartuz. Era berean, gure emozioen inguruan dagoen lana eskertzen dugu, eta lerro gutxi hauen bidez, eskolaren kutsua zuei, irakurleei, hurbiltzeko luzatu diguten aukera ere. Seigarren mailako ikasleak gara eta hau da gure azken urtea. Erreportaje hau idaztea sekulakoa izan da guretzat: urte hauetan ikasi eta lortu dugun guztia eskolari eskertzen diogu.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Proiektuetan oinarritutako ikasteko modu bat

Proiektuetan oinarritutako ikasteko modu bat