Borrar
Gure Eskola

Goxo egon, seguru sentitu eta elkarrekin ikasi

Gaur egun 160 bat ikasle eta 25 langileek osatzen dugu San Jose Ikastetxeko familia handi hau

San Jose ikastetxea

Ostirala, 16 otsaila 2024, 06:37

Comenta

San Jose Ikastetxea Donostiako erdialdean dagoen ikastetxe itunpekoa da. Urtebetetik 12 urteetara bitarteko umeak onartzen dituen eskola txikia da: bertan denok elkar ezagutzen dugu, irakasleek ume guztiak ezagutzen dituzte, familia handi bat osatzen dugu. Ikastetxea oso abegikorra da, hain txikia denez, ikasle guztiek elkar ezagutzen dutelako eta elkarrekin jarduten dutelako. Pentsa, gaur egun 160 bat ikasle eta 25 langileek osatzen dugu San Jose Ikastetxeko familia handi hau.

Gainera, irakasleak eta gurekin ikastetxean dauden pertsona guztiak beti gertu ditugu laguntzeko prest edozein arazo dugunean, bai gelan ikasgai batekin, baita patioan gure artean arazoak sortzen direnean. Horrela, seguru sentitzen gara.

Azken urteetan aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditugu: orain proiektuka ikasten dugu, taldeka lan egiten dugu eta horrek asko motibatzen gaitu, asko ikasteaz gain, lagunekin gaudelako eta ondo pasatzen dugulako ikasten ari garen bitartean. Eta kurtso hasieran, urtero, proiektu berezi bat lantzen dugu, Ni neu izena duena.

Proiektu honekin, gure gorputza nola den eta nola funtzionatzen duen ikasten dugu baina, garrantzitsuena, gure burua ere hobeto ezagutzen dugu, gure emozioak, gure jarrerak eta abar, eta baita lagunena ere. Horrek asko errezten ditu gure arteko harremanak eta, arazoak ditugunean, hobeto ezagutzen dugu aurrean dagoen laguna eta errezagoa da irtenbideak aurkitzea eta arazoak konpontzea. Gainera, proiektu honetan eskola osoak parte hartzen du, eta oso lan politak egiten ditugu denek: txikiek Koloretako monstruarekin antzerki bat egin zuten, eta guk museo bat. Eta guraso guztiak gonbidau genituen museoa ikustera!!

Joan den astean beste proiektu bat bukatu genuen: espazioa ezagutu genuen, eta espazioan Lurrak betetzen duen lekua, eta Lurra zaintzeko zer egin dezakegun ere. Proiektua bukatzeko jai bat egin genuen, inauterietan, eta eskolako ume guztiak mozorrotu ginen.

Imagen principal - Goxo egon, seguru sentitu eta elkarrekin ikasi
Imagen secundaria 1 - Goxo egon, seguru sentitu eta elkarrekin ikasi
Imagen secundaria 2 - Goxo egon, seguru sentitu eta elkarrekin ikasi

Eta laister hasiko gara gehien gustatzen zaigun proiektuarekin: Zinema gelan. Ikertze Fundazioko lagunekin (Fernando, Koldo…) zinema nola egiten den ikasiko dugu eta laburmetrai bat grabatuko dugu. Horretarako, denen lana, ekarpenak eta laguntza behar dira, eta denok parte hartuko dugu pelikula batean dauden lan ezberdinak aurrera ateratzen: gidoia, aktoreak, soinua, kamarak eta abar.

Zinemari buruz ikasiko dugu, baina baita istoriari buruz, asmakizunak, makinak eta abar ere landuko ditugu. Eta inportanteena, taldean lan egiten ere ikasiko dugu, emozioak eta gizarte-trebetasunak landuko ditugu, erantzukizunak partekatzea eta gure gain hartzea eta, dena ondo badoa, laburmetrai bat grabatuko dugu eta familia guztiak gonbidatuko ditugu estreinaldira!

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goxo egon, seguru sentitu eta elkarrekin ikasi