Borrar
Gure Eskola

Proiektu berrien bila, Jakintza-zu!

Jakintza Ikastolako DBH3ko irakasleek ikasteko modu ezberdin, interesgarri eta baliagarri berri bati sarrera eman diote

Jakintza Ordizia

Viernes, 23 de febrero 2024, 07:21

Comenta

Jakintza Ikastolako DBH3ko irakasleek ikasteko modu ezberdin, interesgarri eta baliagarri berri bati sarrera eman diote. Biologiako ikasgaian gorputz egituraren ezagutza hobea landu dute; horretarako, liburuak baztertu eta 2024ari hasiera emanez, laborategira jaitsi eta gorputzeko organoak aztertu eta sentitu dituzte. Izan ere, irakasleek benetako irakaskuntzak aplikatu nahi izateak proiektuari behar zuen eskuzabaltasuna eman dio.

Merezi izandako trukaketa

Laborategian egindako lana, bai irakasleentzat bai ikasleentzat mesedegarria izanez gero, ikastolaren ikasketen teknikak aberasten ditu, ikasleak lagunduz. Nahiz eta teoria beharrezkoa izan, liburuen edukia praktikan jarriz, notak igo eta beraien ikastearekiko interesa piztu zaie proiektu honekin. Bizitzan zehar beharrezkoa den ikasteko moduak landu eta garatzean oinarritu dira. Hau da, gaur egungo ikasleak eta beraien ikasketen kalitatea aurrera eramanez.

«Gaur egungo joera ikusita, irakasteko aukera berrien saiakera arina eta aldi berean lagungarria izan behar du gazteentzat, bestela gutxi dira liburua ireki nahi dutenak»

Nagore Zazpe

DBH3ko biologiako irakasleak

«Liburuen edukia praktikan jarriz, notak igo eta beraien ikastearekiko interesa piztu zaie proiektu honekin»

Etorkizunera begira, beraien ikasteko nahiaren joera aldatzeko proiektu honek eskaintzen dituen opariak ireki dituzte. Horien artean, ikas-teknika berriak, ikasteko kontzientzia eta mentalizazioa, besteak beste.

Proiektu honekin ikasteko modu dibertigarriak daudela erakutsi nahi izan die ikastolak.

Nagore Zazperen, biologiako irakaslea, bultzada erabili da ikasgai honetako proiektua aurrera eramateko. Bera izan baita proiektuaren burua.

Ekintza, gaurkoen gogoaren giltza

Lanketa honetarako irakaslea harategira joan eta bertako bi animalia ezberdinen osagai batzuk ekarri ditu ikastolara. Hauek erakutsi eta proiekturako erabili dira. «Gure barrualdeko egitura ezagutzea lagungarria egin zaigu gaian sakontzeko», adierazi dute DBH3ko ikasleek. Biriken disekzioa egin dute oraingoan; izan ere, birikak aztertuz ikasleei azaldu zaizkie hauen elementuak eta funtzionamenduak, beraien artean konparatuz. Bi animalien tamaina kontuan izanda, ikasleek ondorio batzuk atera eta nagusiena hau izan dela konturatu dira: «Oso ezberdinak dira tamainari erreparatuta, baina organoen kokapena eta forma berdina da».

«Gure barrualdeko egitura fisikoki ezagutzea lagungarriagoa egin zaigu gaian sakontzeko»

Nagore Zazpe

DBH3ko biologiako irakasleak

Biologiako ikasgaian ohiko egoeretatik irtetean, ikastola hitza entzutean, interesa sorrarazi nahi du ikastolak, hauen ikasketetan eta ongizatean oinarrituta, noski. Ekintza berri honekin emaitza hobeak lortu direnez, hauen proiektuarekiko jakin-mina kontuan izan da lanketa asko aurrera eraman ahal izateko, hau barne. Eta aipatzekoa da haien partetik interesa eta ahalegina egin dutela.

Etorkizunerantz begirada finkoa

Aurten 2. ebaluazioan proiektu honek hasiera izan du, lehenengo egunetik onerako aldaketa itzelak edukiz, ikastolan eta baita ikasleen nortasunean ere. Aldaketak oso nabariak izan dira proiektuaren hasieratik, ez lanketa praktiko bat gauzatu delako, baizik eta eman diren ondorioak eta garapenean zehar egundoko aldaketak izan direlako.

Lehenik, ikasleen atentzioa eta jarrera aktiboa piztu eta igoarazi du, beraien ikasketen emaitzak hobeak eginez. Gainera, ikerketa zientifikoek diotenez, etorkizun batean gaian emandako edukia beharko balute, lanketa praktikoa izan denez, urte batzuk pasa ahala jasotako informazio baliagarri honetaz ez dira ahaztuko. Azkenik, hauen ikasketen antolaketa asko aldatu da, esate baterako, ulertzeko erraztasuna garatu dute.

Motibazioa ala ikerketa hutsa?

«Beldurra izan dut lehenengo aldian, ikastolan inoiz ez dugulako horrelako zerbait egin. Egia da beste praktika batzuk egin izan ditugula, baina ez honen antzekoak»

Nagore Zazpe

DBH3ko biologiako irakasleak

Irakasleek ikasleengandik azken urteetan faltan botatako inplikazioa proiektu honekin piztu nahi izan dute. Ikasleen motibazioa areagotu nahian aritu dira azken urteotan, proiektu honek asko lagundu baitu gaur egungo ikasleen jakin-minarekin.

«Polita izan da»

Ikastolak eskainitako lanketa honen helburua ikasten ari diren bitartean ikaskuntza kooperatiboa lantzea izan da. Hauen parte-hartzea eta interesa lantzen saiatuz. Beraien pentsamenduak areagotuz eta alferkeriarekin galdutako gogo hori berreskuratuz.

Ukimen irribarretsuak

Gaur egun, oso lagungarria izan daitekeen ikas teknika hau praktikan jarri ondoren, gaiarekiko eta edukiarekiko ulergarritasuna areagotu dela ondoriozta daiteke, ikasleen gaitasuna zein ezagutzak aberastuz. Beraz, ikastolak ikaste-irakaste prozesu aktibo eta esanguratsu hau ikasgai guztietara egokitzen du.

Denak oso gustura gelditu dira; izan ere, ikas teknika hau organo ezberdinak ikustean eta ukitzean datza, modu honetan ikasleen interesa asko igo da.

Nagore Zazpe DBH3ko biologiako irakasleak dioen bezala, «espero nuena baino hobea izan da; denek ikusi eta ukitzeko interesa izan dute, hasiera batean nazka pixka bat edo beldurra eman die, baina bukaeran denek parte hartzen aritu dira, jarrera positibo batekin».

«Espero nuena baino hobea izan da; denek ikusi eta ukitzeko interesa izan dute, hasiera batean nazka pixka bat edo beldurra eman die, baina bukaeran denek parte hartzen aritu dira, jarrera positibo batekin»

Nagore Zazpe

DBH3ko biologiako irakasleak

Ikasketa teknika berriak

Hauen gogoak eta interesak ondo bideratuz, ikasle bikainak aterako direla ziurtatzen du proiektuen aldaketak

Gaur egun, hainbat ikas teknika daude, hala ere, gutxi dira praktikara eramanak. Jakintza Ikastolak hori aldatu nahi izan du; horretarako, metodo ezberdinen erabilera sustatu du ikasgai guztietan, hain zuzen ere, eduki teoriak eta praktikoak aktiboki landuz.

Esate baterako, Euskara eta Literatura ikasgaian, Jasone Osororen «Ezekiel» eleberriaren literatur kritikak idatzi zituztenean, egilearekin, hau da, Jasonerekin, harremanetan jarri eta euren ekoizpenak bidali zizkioten; horrela, euskarako idazlanen lanketarekin eskuratzen diren gaitasunak menperatu zituzten.

Horretaz aparte, gizarte zientzian, Erdi Aroa landu eta gero, aro horretako egoera batzuk antzeztu zituzten, mozorro eta guzti. Lanketa praktiko bat izanda, beraien irudimena sustatu dute.

Bestalde, natur zientzietako ikasgaian, hainbat kontzeptu landu zituzten. Horietako bat dentsitatea izan zen, kontzeptu horrekin esperimentuak eginez. Mota askotarikoak probatu zituzten ikasgela guztietan, eta denetan emaitza eta jarrera baikorrak jaso zituzten ikasleengandik.

Jakintzako irakasleek ondorioztatu dutenez, ikasgelan landutako edukiak barneratuak izan daitezen, hauek egunerokotasunean aplikatzeak duen garrantzia erakutsi behar zaie ikasleei. Nahiz eta hori guztia praktikan landu, kontuan hartu behar da teoriak bere txokoa eduki behar duela momentuoro, eta liburuen usaina beti gertu mantendu behar dela ere azpimarratzekoa da.

Horretaz gain, disziplinartekotasunak bere tokia izan du, alegia, bi ikasgai ezberdinetan lanketa anitzak egin ondoren, bietan ikasitakoa proiektu berdin batean edo hainbatetan aplikatzen ikasi dute ikasleek. Beste alde batetik, ikasteko estilo hauek oso baliagarriak izan dira, ikasleen gehiengoek ez baitute arretarik jartzen, aldiz, Jakintza Ikastolak erabiltzen duen ikas teknika honi esker, ikasleek lehen baino arreta gehiago jartzen dute, emaitza hobeak lortuz.

Laburbilduz, Jakintza Ikastolak hainbat teknika ezberdin aplikatzen ditu mota guztietako ikasgaietan. Esan bezala, liburuetan emandako teoria, bizitza errealean aplikatzen eta praktikan jartzen da.

«Beraz, ikus daiteken bezala, hainbat ikas teknika ezberdin erabiltzea onuragarria egiten zaie ikasleei»

Zure eta nire aukeraketa

Esan dezakegu, proiektu interaktibo bat denean eta gaian zehar aipatutako elementuak ukitu eta egunerokotasunean aplikatzeko aukera dagoenean eragin handia izaten duela ikasleen pentsatzeko eta ikasteko moduan. Beraz, ikas teknika hau lagungarria izan da bai ikasleentzat baita irakasleentzat ere. Horrez gain, lan kooperatiboa sustatu da euren etorkizunari erantzuteko asmoz.

Zuek ere probatzeko prest?

Egileak:

Agurne Ruiz Sebastian, Sofia Zamfirescu eta Intxixu Marin Izagirre

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Proiektu berrien bila, Jakintza-zu!