Borrar
Gure Eskola

Komunitateari laguntzeko begirada

Herriarekin harremanak indartu eta gure ingurunea zaintzeko, hainbat proiektu garatu ditugu ikastetxean

Leizaran Andoain

Viernes, 12 de abril 2024, 06:46

Andoaingo Leizaran Ikastetxean, DBHko ikasleok Andoaingo beharrak zeintzuk diren aztertu ditugu, eta hori kontuan izanik zenbait ekintza burutu ditugu. Proiektu komunitarioa izeneko ikasgaiak eman digu horretarako aukera. Helburu nagusi bat du ikasgai horrek; ikastetxetik atera eta herriari, komunitateari, zerbait eskaintzea.

Bigarren Hezkuntzako ikasleok artikulu hau idatzi eta bideo bat egin dugu gure ikastetxea eta Proiektu Komunitarioa ikasgaian aurten landu ditugun proiektuak ezagu ditzazuen.

Dakizuenez, Leizaran ikastetxea izen bereko Parke Naturalaren sarreran dago. Beraz, naturak garrantzi handia du guretzat. Gure beste ezaugarri bat kulturartekotasuna da. Bizikidetza arloari ere garrantzi handia ematen diogu, gure ikastetxe proiektuak islatzen duen bezala.

Gure zentrora, Ondarreta Herri Eskolan Haur eta Lehen Hezkuntza osatu ondoren, Leizaranera etortzen dira DBH egitera. Batxilergo eta Lanbide Heziketako Erdi eta Goi mailako ikasketak ere egin daitezke. Gure ateak ikasle eta familia berriak hartu eta ongi etorria egiteko beti daude irekita.

Gure eskolaren hizkuntza nagusia euskara da, baina Batxilergoa eta zikloko ikasketak gaztelaniaz ere egiteko aukera eskeintzen da.

Imagen principal - Komunitateari laguntzeko begirada
Imagen secundaria 1 - Komunitateari laguntzeko begirada
Imagen secundaria 2 - Komunitateari laguntzeko begirada

Aipatu nahi dizuegun lehen proiektua, DBH 4.mailako ikasleok Andoaingo aiton-amonekin egiten ari garen elkartrukea da. Ikasleok garai bateko bizimodua gertuagotik eta lehen eskutik ezagutzeko aukera izaten ari gara. Eguneko zentrora joaten diren aiton-amonak ezagutu, eta haiekin hainbat alderdi lantzen ari gara, adibidez, lehengo ohiturak, musika, dantzak eta errezetak. Hilean behin ikasleok bisitaldia egiten dugu eguneko zentrora. Aiton-amonek abenduan egin zuten lehen bisita institutura, gure kulturarteko festa ezagutzera eta parte hartzera. Abenduaren 22ko festa horretan, hainbat herrialdetako janaria dastatzeko aukera izan zuten eta gurekin mahai jolasean aritu ziren. Gure musika eta ohitura berriak erakutsi genizkien. Bizipenak oso aberasgarriak izaten ari dira eta momentu zoragarriak bizitzen ari gara elkartruke horietan.

DBH 3ko ikasleok egindako ekintzen artean, Ondarreta Herri Eskolako umeekin burutu ditugun jolasak eta kanten argazkiak eta bideoa erakutsiko dizkizuegu. Gure helburu nagusi zen umeei bizikidetza egoki bat aurrera eramateko beharrezkoa diren bizi ohiturak, jolasen eta kanten bitartez erakustea. Esperientzia oso polita izan da eta kurtso honetan zehar elkartruke honekin ere jarraitzeko gogoz gaude.

Azkenik, DBH 2ko ikasleok landu ditugun bi proiektu nagusiak azalduko dizkizuegu.

Eskola Agenda 2030 proiektuan, gizakiok sortzen ditugun hondakinen inguruko hausnarketa egin eta gero, batetik Leizaran Parke Naturaleko zaborra jasotzea bururatu zitzaigun eta bestetik, zaborrarekin gauza erabilgarriak egitea.

Zaborra bildu eta gero, sailkatu genuen. Gainera, plastiko motak desberdintzen ikasi genuen. Ondoren, Donostiako Tabakalera zentroan bildutako plastikozko tapoiak txikitu genituen eta zati hauekin olak sortu. Hauek aulki bat egiteko aprobetxatuz. Proiektu hauek aurrera darraite.

Hauek direla egiten dugun ekintzen lagin txiki bat, gutaz gehiago jakin nahi izanez gero, ongi etorriak izango zarete gurera. Gure ateak beti daude irekiak.

Egileak

Leizaran Ikastetxeko DBHko ikasleak

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Komunitateari laguntzeko begirada