Borrar
Urgente Retenciones en la N-I en Villabona, sentido Donostia, por un accidente múltiple
Gure Eskola

Elkarrekin hazi hezi eta bizi!

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek «Nire Bizitzako Abentura» izeneko proiektuan ikuspegi emozionala, pertsonala eta soziala garatzeko jarduera eta ekintza desberdinak egin dituzte

La Salle Zumarraga- Urretxu

Viernes, 31 de enero 2025, 06:37

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek «Nire Bizitzako Abentura» izeneko proiektuan ikuspegi emozionala, pertsonala eta soziala garatzeko jarduera eta ekintza desberdinak egin dituzte.

La Salle Zumarraga-Urretxu etorkizunera begiratzen duen eskola da, Ikaskuntza Testuinguru Berriak (ITB) metodologia propioa ikasgeletan txertatuz. Metodologia hau, Haur Hezkuntzatik DBHra arte aurrera eramaten dugu eta bertan, ikasleak dira beraien garapen prozesuaren protagonista nagusiak.

Proiektuek, konpetentziak eta diziplinartekotasuna lantzeko egoerak planteatzen dizkiete ikasleei hainbat erronkaren bidez: bizikidetza, ingurumenaren iraunkortasuna, norberaren ezagutza, artearen historia, zientziaren aurrerapenak eta beste arlo asko lantzen dituzte. Proiektu honetan zehazki, beraien garapen pertsonalerako baliabideak eskuratu dituzte:

Proiektuari hasiera emateko, autoezagutza selfia egin dute bakoitza nola sentitzen den identifikatzeko. Hori egin ostean, arrisku egoeren aurrean izan ahal dituzten rolak (izutia, asertiboa eta oldarkorra) identifikatu dituzte eta beraiek zein rol izan nahi duten eta zergatik aukeratu dute. Rolak praktikan jartzeko egoera desberdinen interpretazioak egin dituzte eta oso ondo ikusi ahal izan dute rol bakoitzak dituen alde on eta txarrak. Horrekin batera, barreterapiari buruz ikertu dute (zer den, nola egiten den, zertarako balio duen…) eta praktikan jarri dute bakoitzak barreterapia jarduera bat sortuz.

Proiektuaren erdian, sare sozialek gugan duten eragina ere aztertu dute mahai-inguru bat eginez. Sareak ondo erabiltzean, gugan ere normalean eragin ona izaten dutela ikusi dute, aldiz gaizki erabiltzean, gugan eta besteengan eragin txarra izaten dute. Beraz, sare sozialak ondo erabiltzen saiatuko direla argi gelditu zaie

Proiektuari amaiera emateko, aztertutako egoera txarren artean bat aukeratu eta hori konpontzen saiatu dira grabazio bat sortuz. Grabazio bikainak egin dituzte baina luzeegiak zirenez, proiektua laburtzen duen bideoa partekatzen dugu.

Azken fidean, La Salleko metodologia propioari eta proiektuei esker, ikasleen dimentsio soziala, norbanakoaren ardura, goi mailako prozedura kognitiboak, ikerketa, analisia eta estrategien erabileraren garapena agerian dago. Ikasleen garapena eta zoriontasuna da gure helburu nagusia, horregatik gure egunerokoan ikasleen ongizatea beti izango da erdigunea. Eskola hobeto ezagutu nahi baduzue, bisita pertsonalizatuak ditugu zuen eskura, jarri gurekin harremanetan, asko dugu erakusteko eta gogoratu 2025 ikasturteko matrikulazio epea otsailaren 3tik 14ra izango dela.

Etorkizuna elkarrekin eraikiko dugu!

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elkarrekin hazi hezi eta bizi!