
Ama Guadalupekoa Ikastetxea Euskaraz sortzen eta bizitzen
Ikastetxeak hizkuntza-proiektu sendo bat garatu du, eta haren helburua ez da soilik euskararen ezagutza bultzatzea, baita ikasleek euskara modu naturalean erabili dezaten sustatzea ere
Ama Guadalupekoa (Hondarribia)
Viernes, 14 de febrero 2025, 06:50
Ama Guadalupekoa Ikastetxean, euskara eguneroko bizitzaren eta hezkuntza-prozesuaren ardatz nagusia da. Ikastetxeak hizkuntza-proiektu sendo bat garatu du, eta haren helburua ez da soilik euskararen ezagutza bultzatzea, baita ikasleek euskara modu naturalean erabili dezaten sustatzea ere. Horretarako, ikasturte osoan zehar hainbat ekimen antolatzen ditu, ikasleen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta euskal kultura eta komunitatearekin duten lotura indartzeko.
Oraingoan, ikasleek egindako bideo baten bidez, Ama Guadalupekoa Ikastetxeak hizkuntzaren sustapenerako antolatzen dituen ekintza nagusiak aurkeztuko dizkigute. Ekintza hauen helburua ikasleek euskararen erabileran segurtasuna sentitzea da eta hizkuntza beraien egunerokotasunaren parte izatea. Hori lortzeko, hainbat ekimen garatzen dira ikasturte osoan, eta Euskararen Astean zehar egitasmo bereziak jartzen dira martxan.

Talde Berritsuaren Txapelketa
Ikasgela guztietan euskararen erabilera sustatzeko lehiaketa. Ikasleek euskaraz hitz egiteko ohitura indartzea da helburua eta esfortzua saritzea da ekimen honen gakoa.
Txapa Lehiaketa
Ikasleek euskararekin lotutako esaldi eta marrazki bat sortzen dute. Ondoren, irakasleek irabazlea aukeratzeko bozkatzen dute. Sormena, hizkuntza-trebetasuna eta parte-hartzea uztartzen dituen lehiaketa honek ikasleen motibazioa pizten du. Gainera, irabazleak sortutako lanak ikastetxeko txokoak apaintzeko erabiltzen dira ikasturte osoan.



Esaldi Politen Kutxa
Ikasle bakoitzak euskarazko esaldi bat idazteko aukera du. Esaldi berezienak aukeratzen dira, eta eskolako korridore eta geletan jartzen dira, euskararen erabilera sustatzeko motibazio-iturri gisa.
Dagoeneko hasiak gara Euskaraldirako dinamikak eta ekintzak prestatzen.
Ama Guadalupekoan euskara bizirik dago, eta ikasleen ahotsak dira horren erakusle.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.