Borrar
Gure Eskola

Mary Anning, ahaztutako paleontologoa: Eskibel ikastetxeko proiektu berezia

Donostiako Eskibel ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek proiektu berezi baten bidez haren bizitza eta lana sakon aztertu genuen

Eskibel

Viernes, 21 de febrero 2025, 06:50

Mary Anning (1799-1847) paleontologoa eta fosil-biltzailea izan zen, eta haren aurkikuntzek ekarpen handia egin zioten paleontologiari. Lyme Regisko itsasertzean (Erresuma Batua) egindako lanak mundu zientifikoaren norabidea aldatu zuen, nahiz eta bere garaian merezitako aitorpenik ez jaso. Gaur egun, haren izena berriz indarra hartzen ari da, eta 2024ko azaroan, Donostiako Eskibel ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek proiektu berezi baten bidez haren bizitza eta lana sakon aztertu genuen.

Paleontologiaren aitzindari baten itzala

Mary Anningek hainbat aurkikuntza esanguratsu egin zituen, besteak beste:

  1. 1

    1811n, 12 urte besterik ez zituela, lehenengo iktiosauro osoa aurkitu zuen.

  2. 2

    1823an, plesiosauro bat topatu zuen, garaiko zientzialariek zalantzan jarri zuten arren, azkenean aurkikuntza benetakoa zela frogatu zen.

  3. 3

    1828an, Erresuma Batuan aurkitutako lehenengo pterosauroaren fosila aurkitu zuen.

  4. 4

    Horrekin batera, arrain jurassikoak eta beste hainbat fosil aurkitu zituen.

Haren ekarpenak zientziaren alorrean erabakigarriak izan arren, XIX. mendeko gizartean emakumeek ez zuten zientzia arloan parte hartzeko aukerarik, eta Mary Anningek ez zuen aintzatespen akademikorik jaso. Gaur egun, haren izena berreskuratzen ari da, eta horren adibide da Eskibel ikastetxeak egindako proiektu berezia.

Eskibeleko ikasleen proiektua: Anning historiara ekartzen

Eskibel ikastetxeak 2024ko azaroaren 11tik 15era bitartean garatu genuen proiektu hau, eta zientzia, historia eta artea uztartuz, ikasleei Mary Anningen bizitza eta aurkikuntzak gertutik ezagutzeko aukera eman zitzaigun. Proiektu hau Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren ekimen baten barruan kokatu zen, «Mary Anning, la cazadora de fósiles» hezkuntza-programaren baitan. Metodologia pedagogiko baten bidez, ikasleen ikerketa, hausnarketa eta talde-lana sustatu nahi izan ziren.

Proiektuaren baitan, hainbat jarduera egin ziren: ikasleak pelikula bat ikusi genuen Anningen bizitzari buruz, eta horren ondoren, informazioa hainbat ikasgaitan landu genuen. Artean, plesiosauro erraldoi bat eraiki genuen kartoiz, haren eskeletoa eta eskala ulertzeko; matematiketan, fosilak kalkatzeko eta neurriak lantzeko ariketak egin genituen; eta gorputz-hezkuntzan, Anningen garaiko jolasak ezagutu genituen.

Bukatzeko, 6. mailako ikasleek antzerki txiki bat egin genuen, Mary Anningek, garai hartako pentsamoldea aldatzeko prest zegoen emakume ausartak, plesiosauroa Geologoen Elkartean aurkezten zuen unea antzezteko. Bertan bildutako zientzialariak, geologoak eta paleontologoak harrituta utzi zituen, krokodilo-hezurrak zirela uste zutena benetan espezie ezezagun baten fosil osoa zela ikusi zutenean, eboluzioaren kateko katebegi bat.

Imagen principal - Mary Anning, ahaztutako paleontologoa: Eskibel ikastetxeko proiektu berezia
Imagen secundaria 1 - Mary Anning, ahaztutako paleontologoa: Eskibel ikastetxeko proiektu berezia
Imagen secundaria 2 - Mary Anning, ahaztutako paleontologoa: Eskibel ikastetxeko proiektu berezia

Irakasle eta ikasleen iritziak

Proiektuan parte hartu zuten irakasleek eta ikasleek esperientzia aberasgarria izan zela nabarmendu zuten. Maria López ikasleak azpimarratu zuen nola proiektuak historian sakontzeko aukera eman zien:

«Oso gustuko izan dut, eta ikasi dut nolakoa zen bizitza 1800. urtean, nola aurkitu zituen fosilak eta zer errege zeuden garai hartan.»

Elena Elosegui irakasleak adierazi zuen diziplina anitzeko proiektu honek ikasleen arreta piztu zuela:

«Eskolako errutina apurtzen duten ekintzak oso baliagarriak dira, eta ikasleek asko ikasten dute horrela. Garrantzitsuena koordinazioa izan da, emaitzak oso positiboak izan baitira.»

Uxue Ganuza ikaslearentzat, Mary Anningek aurkitutako plesiosauroa izan zen aurkikuntzarik harrigarriena:

«Burua pertsona baten tamainakoa zen! Baina gehien harritu nauena izan da ez zela sekula etsi, emakume izanik, garaiko gizarteak ez baitzuen haren lana onartzen».

Marta del Pino irakasle eta proiektu buruak nabarmendu zuen talde-lanean izan zen paradigma-aldaketa:

«Proiektu honekin nabarmendu nahi genuena Maryren ausardia eta pertseberantzia da, emakumeek aukera askorik ez zuten garaian bizi arren, zientziarekiko pasioarekin aurrera jarraitu baitzuen. Berak erakusten digu, ez duela axola nondik gatozen edo zein garaitan bizi garen, pasioa eta gogoa badugu, gauza handiak egin ditzakegula.

Garrantzitsua da pentsamendu kritikoa izatea eta galderak egitea, ezer ziurtzat ez ematea eta ebidentzietan eta aurretiazko ezagutzetan oinarritzea emaitzak ondorioztatzeko.

Baina denetan onena da proiektu hau ez dela soilik umeentzat aukera bat izan fosilei eta historiari buruz ikasteko, baita ideiak partekatzeko eta taldean lan egiten ikasteko ere. Laburbilduz, Mary Anningek fosilei buruz ez ezik, lankidetzaren, errespetuaren eta jakin-minaren garrantziaz ere irakatsi digu. Eta, jakina, primeran pasatu dugu prozesuan!».

Ondorioa: Hezkuntzaren eta ikerketaren arteko lotura

Proiektu honek erakutsi du nola irakaskuntza tradizionaletik harago joan daitekeen, ikasleak benetan motibatzeko eta jakin-mina pizteko. Mary Anningek muga asko gainditu behar izan zituen bere garaian, eta gaur egun haren izena berreskuratzen ari da. Eskibel ikastetxeko proiektuak garbi uzten du zientziaren historia emakumeek ere idatzi dutela, nahiz eta askotan itzalean geratu diren.

Ikerketa, elkarlana eta ikaskuntza aktiboa sustatzen dituzten proiektu hauek funtsezkoak dira etorkizuneko zientzialarien jakin-mina eta interesa pizteko. Mary Anningek oztopoak gainditu zituen bezala, gaur egungo ikasleek ere bere eredua jarrai dezakete, zientziarekiko interesa eta irrikaz.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mary Anning, ahaztutako paleontologoa: Eskibel ikastetxeko proiektu berezia