Borrar
Eraingo ikasleak Arte klase batean.
Gure Eskola

«Arteak haurren izaera sortzen laguntzen du»

Erain ikastetxean, arte hezkuntza proiektuarekin, ikasleek pertsona gisa ikasi, gozatu eta hazten dira

erain ikastetxea

Ostirala, 9 abendua 2022, 06:55

Comenta

Hezkuntzan, ohikoa da matematika edo hizkuntza arloi garrantzi handiagoa ematea, arte hezkuntza baztertuz. Hori dela eta, Erainen, dagokion garrantzia eskeintzen diogu. Artearen bitartez, ikasleentzat hainbat egoeretan erabilgarriak diren proiektuak sortzen ditugu.

Maila emozionalari dagokionez, arteak haurren izaera sortzen laguntzen du, beraien sormena bultzatu eta autoestimua hobetzen du. Honek, sentimendu eta emozioen azalpena errazten du.

Inguratzen gaituen errealitatea modu desberdinetan islatu daitekela erakusten digu arteak, ez hitz eta zenbakien bitartez soilik. Artea ikasleen hezkuntzan eransten dugunean, ikasketa integralaren kalitatea hobetzen dugu, ikasleen grina eta interesa pizten ditu eta.

Irakasleak eta gurasoak bat gatoz adingabeak etorkizunerako prestatu nahi izatearekin, pentsamendu kritiko eta autoestimu handiarekin, zailtasunak kudeatzeko eta frustrazioarekiko tolerantzia garatzeko gai direnak. Hauek dira hezkuntza artistikoaren oinarrizko zutabeak. Sormen-prozesu bati ekitea folio zuri baten aurrean kokatzea da: ez dakizu nolakoa izango den zure emaitza (ziurgabetasuna), behin eta berriz erratzen zara (frustrazioa) eta bidean sortuko dena imajinatzen duzu soilik (aurreikusteko ezintasuna).

Ezagutza tekniko eta espezifiko guztiaz gain, arte-hezkuntzak eragina du haurren eguneroko bizitzan

Krisi-garaietan, sormen-prozesura ohituta dauden pertsonek hobeto onartzen dute ziurgabetasuna, zailtasunei beldur gutxiagorekin egiten diete aurre eta erronka ere bihurtzen dituzte. Erronka horiek guztiak ez dira egun batetik bestera ikasten.

Galería. Eraingo ikasleek artearekin gozatzen dute

Ver fotos

Galería. Eraingo ikasleek artearekin gozatzen dute ERAIN IKASTETXEA

Ezagutza tekniko eta espezifiko guztiaz gain, arte-hezkuntzak eragina du haurren eguneroko bizitzan, adimen guztiak indartuz eta alderdi kognitiboak, emozionalak eta sozialak lotuz.

Hemen, saiakera eta errorea dira esentzia, eta, beraz, okerreko onarpena ikasketa erantsia izango da

Zentzumenak garatzen ditu. Behatu, ukitu, usaindu... denak laguntzen die haurrei sortzen. Zentzumenak aktibatzen dira, batez ere ikusmena eta ukimena, eta ikusten duten guztiari laguntzen diote haiekin, gero erreproduzitu edo adierazteko, koordinazio motore sendoaren laguntzarekin. Sormena bultzatzen du. Behaketatik abiatuta, irudimena, grina eta ekintza martxan jartzen ditu. Haurrak bere buruan bakarrik inoiz ikusi ez dituen agertokiak eraikitzeko aukera ematen du. Hemen, saiakera eta errorea dira esentzia, eta, beraz, okerreko onarpena ikasketa erantsia izango da.

Hizkuntza berri bat deszifratzeko aukera ematen du. Gure seme-alabek egunero erakusten dituzten irudiek beren kabuz hitz egiten dute. Gaur egun, haurrak gero eta irudi gehiago eta testu gutxiago ikusten ari dira. Ez da inoiz objektu bati begira egongo, marraztera doanean bezain adi. Komunikazioa errazten du. Arteek, askotan, talde-lana eskatzen dute. Emozioen adierazpena sustatzen du. Haur txikienei errazagoa izaten zaie ideia bat marraztea, hitzez adieraztea baino. Beste guztientzako tresna ere bada. Gero eta gehiago erabiltzen da pentsamendu bisuala zientzietan, teknologian, hizkuntzan, matematikan, historian...

Ikus dezakegunez, arte plastikoak oso tresna baliotsuak dira hezkuntzaren barruan.

«Argi ikusi dugu arte hezkuntza bultzatu behar genuela»

Juan Ramón Zurutuza eta Gorka Barinaga dira Erainen lan egiten duten arte hezkuntzako bi irakasleak. Hori dela eta, beraien esperientzia kontatzen digute. «Betidanik argi ikusi dugu arte hezkuntza bultzatu behar genuela, beste moduan esanda, zerbait gogortu edo aldatu behar zela. Talde lanean lan egiteko proiektuen bidez lan egin behar genuela ikusi genuen. Hortik sortu zen Eraingo arte hezkuntza proiektua. Alde batetik, gela berezi bat egokitu genuen behar den moduan lan taldean aritzeko, eta, musika eta plastika behar dituzten elementuak edukitzeko. Ura, taldeko mahaiak, aireztatze egokia, garbitzeko elementuak, ikasle guztientzako lan arropa berezia, eskularruak, txanoak etabar. Beste era batera esanda, gela atmosfera egokia eta berezia. Hori guztia, ikasle eta irakasleen esperientzia eta lana aldatu egin da. Pozten gaitu ikasleak hain alain eta langileak ikusteak».

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Arteak haurren izaera sortzen laguntzen du»