Borrar
Urgente Retenciones en la AP-8 a la altura de Orio y Usurbil por dos accidentes en sentido Irun
Txikitasunean handi

Ver fotos

HONDARRIBIKO EGILUZE IKASTETXEA
Erreportajea

Txikitasunean handi

Egiluze Ikastetxean txiki zein handi, elkarrekin bizitzen ikasten dugu: elkarrekiko begirunea izaten, taldean lan egiten, gure inguruko errealitateari lotutako proiektuak gauzatzen...

Hondarribiko Egiluze Ikastetxea

Jueves, 10 de febrero 2022

Kaixo, ikus-entzuleok! Eta irakurleok! Gaur 'Gure Eskola' proiektuari dagokion erreportajea Hondarribiko Egiluze Ikastetxetik eskainiko dizuegu. Hainbat astetan aritu gara gure erredakzio-taldeetan erreportajearen ezaugarriak lantzen, erreportajerako gaiak hautatzen, informazioa biltzen eta aukeratzen, eta azkenik, papereratu eta ikus-entzunezko erreportajea grabatu eta editatzen. Hau duzue lan horren emaitza: 'Txikitasunean Handi' erreportajea. Zatozte gurekin izenburu honen azpian dagoena ezagutzera!

Gure Ikastetxea Hondarribian dago. Eskola txikia da. Jaio berri diren ikasleak eta DBH amaitzear gaudenak elkarrekin bizi gara eraikin berean, baina ikasgela bakarra dugu ikasmaila bakoitzean eta horrek berezi bihurtzen du gure egunerokotasuna.

Nola ez hezi pertsona bakoitza bakarra balitz bezala? Nola ez babestu?

Gutako bakoitza bat eta bakarra da. Berezia. Eta txiki-txikitatik halaxe sentiarazten gaituzte. Pasioz, inplikazioz eta bokazioz beterik aurrera egiten laguntzen digute. Bakoitzaren beharretara egokituz, bakoitzari behar dugun arreta eta babesa eskainiz, eta gure irakasleek zeruak eta lurrak mugitzen dituztenez gu etorkizunerako prestatzeko eredu onenen bila, aurten Folkeskola jarri dute martxan ikastetxean.

Ederki ezagutzen gaituzte irakasleek, bidelagun ditugu eta gure beharrak ikusten dituzte. Eta ez behar akademikoak bakarrik! Baita pertsonalak ere! Garrantzi handia baitute gure egunerokoan. Hortxe ikusten da gutako bakoitzarekiko konpromisoa.

Familia gara. Nola ez ospatu desberdintasuna?

Familia bat osatzen dugu. Horixe da gure eskolatik gehien maite duguna, eta gure traolak dioen moduan, #etxeanbezala sentitzen gara. Familian gertatu ohi diren gauzak gertatzen zaizkigu eta hitz eginez eta hausnartuz konponbidea bilatzen diegu arazoei. Denok dugu gure lekua familian. Desberdinak eta anitzak izan arren, taldea osatzen dugu. Eta benetako talde lana zer den ikasten dugu, bakoitzak bere onena emanez, emaitza hobea lortzen dugula jabetuz.

Txiki zein handi, elkarrekin bizitzen ikasten dugu: Elkarrekiko begirunea izaten, taldean lan egiten, gure inguruko errealitateari lotutako proiektuak gauzatzen, elkarri irakasten eta elkarrengandik ikasten, gure esperientziak eta lanak partekatzen, elkarrekin jolasten, elkarrekin tertuliak egiten, elkarrekin amesten…

Konpromisoa dugu gure herriarekin, kulturarekin eta euskararekin

ikasleek

Guztiok ezagutzen dugu elkar eta gure arteko harremanak lantzeko eta hainbat esperientzia eta ikaskizun bizitzeko irteerak, bidaiak eta jarduerak egiten ditugu. Besteekiko konpromisoa lantzen dugu.

Nola ez zaindu gure lurra, besterik ez badugu?

Gure eskolan ateak eta leihoak zabalik daude eta ikastetxearen kanpo aldea ere ikasteko leku bihurtzen da askotan, 'Goazen kanpora' proiektuaren harira. Gure balkoi, jolastoki, lorategi, baratza… beste modu batera ikasi, gozatu eta jolasteko erabiltzen ditugu. Mahai eta aulkiak kanpora atera eta jolasak, tertuliak, musika… denetarik lantzen dugu natura zainduz eta naturatik ikasiz. Gure ama lurrak ematen digunaren kontzientzia landuz, birziklapena, patruila berdeak, Agenda 20/30 eta ingurumena zaindu eta hobetzeko proiektuak eta ekintza ugari egiten ditugu. Gure lurrarekiko konpromisoa dugu.

Nola ez parte hartu gure herrian gertatzen den horretan? Hemen bizi gara. Hemengoak gara.

Konpromisoa dugu gure herriarekin, kulturarekin eta euskararekin. Bertatik bertara ditugu alde zaharra, baserritarrak eta arrantzaleak, mendia, itsasoa eta hondartza. Eta horiek guztiak baliatzen ditugu gela barruan ikasten ditugun gauzak kanpora atera eta zuzenean ikusi eta lantzeko. Nola? Herriari lotutako proiektuak eginez, euskara bultzatzeko ekimenak gauzatuz, herriko elkarte edo erakundeek proposatutako ekintzetan parte hartuz…

Gizartearekiko konpromiso hori hainbat esparrutara zabaltzen dugu ikasturtean zehar egin ohi ditugun ekintza ugariren bidez, beharra dutenei lagundu asmoz: Liburu, janari edo eskulan azokak; elikagaien bankua; jostailuak biltzeko kanpainak; emakumeekiko indarkeriaren aurkako ekimenak; Agenda 20/30eko ekintzak; herriko egoitzako aitona-amonei egiten dizkiegun bisitak…

Los alumnos de Segundo de Primaria.

Folkeskola

Cada uno de nosotros es único y especial. Es así como nos hacen sentir desde pequeños. Y es verdad que con pasión, implicación y vocación nos ofrecen la atención y protección necesaria que nos ayuda a conseguir esa autonomía y confianza, tan necesaria para nuestro futuro. De este principio, nace el proyecto Folkeskola que han puesto en marcha este curso.

Folkeskola surge de la reflexión en torno a los modelos de enseñanza tradicionales, basados muchos en la teoría y poco en la experimentación. Por ello, Folkeskola nos ha permitido embarcarnos en una aventura y aspiramos a un nuevo modelo educativo. Está basado en los modelos educativos nórdicos y nos permite a los alumnos y alumnas participar en actividades atractivas que nos permitan desarrollarnos y convertirnos en personas íntegras y felices. Es decir, una educación que prolonga todo aquello que nos transmiten en casa.

Folkeskola se sustenta en una serie de pilares fundamentales como son: la naturaleza, el trabajo personal en valores desde la inteligencia emocional y también la actividad física y transmisión de aspectos saludables.

Trabajamos en torno a diferentes temas de una manera cercana, partiendo de nuestras propias ideas y realizando actividades experimentales, vivenciales y que surjan de la práctica. Este es el proyecto que nos ha permitido soñar e ilusionarnos y es que en Egiluze Ikastetxea la educación es cosa de familia: #etxeanbezala

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txikitasunean handi