Borrar
Gure Eskola

Baloreetan handitzen

Egiluze egunero balio ezberdinetan lan egiten duen familia bat gara. Horiek guztiak elkartasuna sustatzeko antolatzen ditugun kanpainetan eta egunerokoan integratuak daude

Egiluze Hondarribia

Viernes, 22 de diciembre 2023, 06:52

Egiluze Ikastetxea Hondarribian kokatuta dagoen ikastetxea da, ia orain dela 120 urte sortu zen herrian eta geroztik urkoari eta inguruneari nola lagundu pentsatzen duen ikastetxea da. Egiluze egunero balio ezberdinetan lan egiten duen familia bat gara, hala nola, laguntasuna, enpatia, errespetua, berdintasuna, jasangarritasuna… Horiek guztiak elkartasuna sustatzeko antolatzen ditugun kanpainetan eta egunerokoan integratuak daude.

Balio horiek zenbait kanpainaren bidez lantzea gustatzen zaigu. Gure eskolan hainbat jardueretan parte hartzen dugu elkarte ezberdinei laguntzeko; esaterako, UNICEF, Caritas, Zaporeak, Elikagai Bankua,...Hitzaldiak eta tailerrak ere jasotzen ditugu, gure ingurunean gertatzen denaz kontzientziatzeko. Horrez gain, liburu, jostailu,...elkartasun azokak antolatzen ditugu eta 2021ean, Isidro Elezgariaren eskutik UNICEF ikastetxe laguna bihurtu ginen.

EITB maratoia

EITB maratoia euskararen astean ospatzen dugu eta urtero aukeratutako euskarazko abestia grabatzen dugu. Bideoa gero telebistan eta EITBren orrialdean agertzen da. Aurten ETSren »aukera berriak» abestia izan da aukeratua. Eskola osoak abenduaren 5ean bideo bat grabatu eta EITBra bidali zuen. Horrelako bideoak egitea aukera ezin hobea da gai hauek lantzeko.

Misioekin kolaborazioak

Eskolan DOMUND ekimenaren alde indarrak batu ditugu, gure helburua gehien behar dutenen bizitzan aldaketa positiboak sortzea da. Ekintza ezberdinak egiten ditugu, hala nola, janaria, arropa, dirua, eta abarren bilketa. Urteetan zehar, gure ekarpenek pertsonen bizitza nabarmenki aldatu dute, modu honetan gure gizartearen aldaketan parte hartzen dugu. Eskuzabaltasun eta elkartasun ospakizun hauetan, tradizioa bizirik mantentzeko eta behar dutenei laguntzeko konpromisoa berresten dugu, haien bizi kalitatea hobetzeko eta dugunagatik eskerrak emateko asmoarekin.

Indiaren aldeko arropa bilketa

Gizarte erantzukizuna, eta kontzientzia globala sustatzen ditugu, ikasleen artean solidaritatea bultzatuz. Arropa biltzea ikasleei enpatia eta kontzientzia eta ardura irakasteko tresna da, bereziki ekonomia-erronken aurrean dauden lekuetan. Hondakinak murriztu eta laguntza behar duten komunitateei bideratutako ekintzak bultzatzen ditugu. Aurten, Indiaren aldeko proiektu ezberdinetan parte hartu dugu arropa biltzen.

Imagen principal - Baloreetan handitzen
Imagen secundaria 1 - Baloreetan handitzen
Imagen secundaria 2 - Baloreetan handitzen

San Gabriel egoitza

Martxoaren 19ko astean, Elkartasunaren astea ospatzen dugu. Ikasleek beren ingurune hurbilean egoera bat identifikatzen dute, eta egoera hori hobetzeko konpromisoa hartzen dute, ezagutzak, jarrerak eta balioak jokoan jartzen dituen proiektu solidario bat garatuz. Aiton-amonekin denbora elkarbanatzen dugu, bai eskolan bai Eskola ondoan dugun San Gabriel Egoitzan, haiekin batera aktibitate ezberdinak aurrera eramanez: partxisera jolastu, puzzleak egin, bingora jolastu…

Bakearen astea:

Urtarrilean Bakearen eguna, indarkeriarik eza eta bakearen kultura ospatzen dugu. Tolerantzia, elkartasuna, adiskidetasuna eta Giza Eskubideekiko errespetu dira hartzen ditugun konpromisoak. Gure eskolan, irakasle eta ikasleen artean jaialdi bat antolatzen dugu urtero non bakearen inguruan hausnartzeko ekitaldiak ospatzen diren. Egoera bortitz bat bizi izan duten pertsonak (adibidez, gerra bat) ekartzen ditugu eskolara haien esperientzien berri eman diezaguten. Jarduera guztiak amaitu ondoren, bi ikaslek bakea irudikatzen duen uso bat askatzen dute.

Genero Indarkeriaren Aurkako zenbait ekintza:

Emakumearen aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Elkarrekin mundu hobe eta seguruago bat eraiki dezakegu, non emakume guztiak indarkeriarik gabe biziko diren. Azaroak 25an ospatzen dugu eta hainbat ekintza antolatzen ditugu.

Elkartasunaren astea

'Elkartasunaren Astean, elkartasuna eta lankidetza sustatzea dugu helburu. Azoka solidarioa egiten dugu, gutako bakoitzak etxean dauzkan objektuak eskainiz. Aste berezi honetan, merkatuaz gain, beste gauza ezberdinak egiten ditugu ere, adibidez hitzaldiak, tailerrak, Irungo Harrera Sarea ezagutu…, erronkak identifikatzeko eta ingurune inklusiboagoa eraikitzeko. 'Elkartasunaren Astea' gure ikastetxearentzat elkartasuna, errukia eta lankidetza balioekin duen konpromisoa adierazteko aukera da, mundu justuagoa eraikitzeko bidean lan eginez.

Janari bilketa eta Elikagai Bankua

Dagoeneko 10 urte baino gehiago dira Nagusilanekin eta Caritasekoekin batera Elikagai Jasoketa Kanpainan kolaboratzen dugula. 4.DBHko ikasleek jasoketan laguntzen dute azaroko azken asteburuan. Horrez gain, gure Ikastetxean, janaria biltzen dugu urteko momentu ezberdinetan gure laguntza behar duten gure inguruko eta munduko hainbat lekutan banatzeko.

Laburbilduz, gure ikastetxean hainbat elkarteekin lan egiten dugu premiazko egoera desberdini erantzuna emateko. Ekintza desberdinen bitartez elkartasunaren mezua belaunaldi berriei zabaldu nahi diegu, Egiluze ikastetxean mundu justuago batean sinesten dugulako.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baloreetan handitzen