Borrar
Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak Puiana auzoko baratzeetan.
Gure Eskola

Eskolako baratza martxan!

2023-2024 ikasturte honetan, eskolako baratza martxan jarri dugu. Eskolako ikasle guztiok parte hartu dugu, ez bakarrik 6.mailakoak. Tailerren bitartez, arratsaldero baratzera joateko aukera dugu

Belaskoenea ikastetxea (Irun)

Ostirala, 1 abendua 2023, 07:10

Comenta

Irungo Belaskoenea eskolako 6.mailako ikasleak gara. Ez gara eskola oso handia baina aurten proiektu handi batean sartu gara eta zuekin partekatzea pentsatu dugu. Izan ere, bizitza osasuntsua behar dugula konturatu gara eta zuei informazioa zabaldu nahi dizuegu; arretaz irakurri.

2023-2024 ikasturte honetan, eskolako baratza martxan jarri dugu. Eskolako ikasle guztiok parte hartu dugu, ez bakarrik 6.mailakoak. Tailerren bitartez, arratsaldero baratzera joateko aukera dugu. Astelehen eta ostiraletan 1., 4., eta 6.mailakoak goaz eta astearte eta ostegunetan 2., 3., eta 5. mailakoen txanda da.

Lehenik eta behin, ikasleak taldeetan banatu gara eta talde bakoitzak zeregin bat burutu du. Zereginak hauek dira: alde batetik kazetariak irakasleei erreportaje hau prestatzen lagundu diegunak. Ondoren, publizitate arduradunak, eskolatik kartelak apaindu eta itsatsi dituztenak. Jarraitzeko, argazkilariak eta kamara arduradunak izan ditugu, erreportajean agertzen diren argazkiak eta bideoak atera dituztenak. Gero, mekanikariak datoz, baratzera joateko txirrindak egoera onean egoteaz arduratu direnak. Bukatzeko, gure baratza arduradunak, baratza zaintzeaz arduratu direnak.

Esan beharra dago, baratza tailerraz aparte beste 4 tailerretara joateko aukera dugula: Mugimendu tailerra, non gorputza astintzen dugun. Berbalapiko tailerra, euskaraz goxo aritzeko tailerra dugu hau, mahai jolasen bitartez bikain pasatzen dugu. Sukaldaritza tailer arrakastatsua, errezeta sinple baina goxoak prestatzen ditugu hemen. Eta bukatzeko, arte tailerra dugu, eskola honetan artista batzuk garelako.

Gaurkoan baratza tailerrean zentratuko gara. Eta zergatik baratza? galdetuko duzue. Eskola honetan bizitza osasungarriaren aldekoak garelako eta eskola jasangarria izan nahi dugulako. Haur Hezkuntzan jada, baratza txiki bat sortu zuten duela bi ikasturte eta orain guk erreleboa hartu diegu. Haur Hezkuntzakoek baratza eskolan bertan dute, baina guk 15 minututara dugu, Udalak utzitako partzela bat da, eta Puiana auzoan dago. Ondorioz, eskolatik oinez abiatzen gara askotan eta zenbaitetan txirrindak hartzen ditugu. Honela ere gure gorputza mugitzen dugu eta kirola egiten dugu.

Lehen aipatu bezala, duela bi ikasturte Haur Hezkuntzako irakasleek eskolan bertan baratza sortu zuten eta azken aldian bolo-bolo dabilen gai bat denez, guk ere aurrera egiteko aukera izan dugu. Gainera, erabilera didaktikorako aukera paregabea eskaintzen duela badakigu. Eta era berean, elikadura osasuntsua eta ingurumenarekiko errespetuzko jarrerak sustatzeko erabilgarria izan daiteke. Baina, hasiera batean ez genuen guztiz garbi eta burua zalantzaz beterik genuen, baina guztion parte hartzea sustatuz, badirudi aurrera goazela.

Imagen principal - Eskolako baratza martxan!
Imagen secundaria 1 - Eskolako baratza martxan!
Imagen secundaria 2 - Eskolako baratza martxan!

Ondorengo helburu hauek kontuan izan ditugu: norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, ingurumenaren ezagutzan, zaintzan eta errespetuan sakondu, komunikazioa eta espresioa, izan ere inguruko baserritarrek, guraso eta aitona-amonek lagundu digutelako; eta baratza aurrera eramateko planifikazio ona.

Helburu hauek identifikatu eta gero, konturatu gara baratza baten atzean dagoen lana, hasiera batean pentsatzen genuena baino askoz gehiago dela. Horren ondorioz, baratzak asko erakutsiko digula uste dugu, bai ikasle eta irakasleoi ere. Azkenean proiektu diziplinarteko bat da, ez da bakarrik haziak landatzea, matematikak, hizkuntza… lantzen dira. Gainera, beste tailerrekin lotura zuzena duen proiektua da. Adibidez, sukaldaritza tailerrean landatutakoa aprobetxatuko dugu. Arte tailerrean landatu diren hazi desberdinen kartelak sortu dira.

Proiektu diziplinarteko bat da, ez da bakarrik haziak landatzea, matematikak, hizkuntza… lantzen dira

Honen harira, denen eta denentzako lekua dela ikusi dugu. Denborak aurrera egin ahala, baratza diziplina anitzeko gune bihurtuko dela uste dugu. Hainbat jarduera egiteko aukera ematen duelako; besteak beste, baratzeko ohiko lanak egin daitezke, bai eta fruituak bildu, esperimentatu eta ikasi ere.

Bukatzeko, baratzaren erabilera eta naturarekiko harremanari esker sortutako interesa eta sormena azpimarratu nahi dugu. Ikasketa-prozesuak ematen dituen aukerak aprobetxatzea da kontu, alde batetik arazoen irtenbideak aurkitzeko eta, bestetik, balioak zein jarrerak lantzeko.

Arratsalde bat baratzan

Orain gure arratsalde bat baratzan nolakoa izaten den kontatuko dizuegu. Lehenengo eskolatik ateratzen gara, 14:50tan gutxi gorabehera eta txirrinden mekanikariak txirrindak prest daudela arduratzen dira.

Prest gaudenean baratzeraino joaten gara errepidean kontu handiz ibiliz eta trafiko-seinaleak errespetatuz. Baratzera iristen garenean txirrindak alde batean uzten ditugu eta baratzeko arduradunek zer egin behar dugun esaten diguten, adibidez lehenengo haziak nola landatuko ditugun.

Ondoren, behar ditugun tresnak erabiltzen ditugu eta gero bere lekuan txukun-txukun uzten ditugu. Koaderno bat eramaten dugu ere, eguneroko bat idazteko, horrela hurrengo egunean badakigu nondik jarraitu behar dugun.

Argazki-kameren arduradunek ere zenbait argazki ateratzen dituzte, ondoren egunerokoan txertatzeko eta prozesua nolakoa izan den ikusteko.

Dena txukun utzi ondoren, zapatak garbitzen ditugu eta txirrindak hartzera abiatzen gara, eskolara bueltatu behar garelako 16:20ak baino lehen. Eskolara iristean, txirrindak bere lekuan uzten ditugu eta geletara igotzen gara egin dugunaren inguruan ondorioak ateratzeko.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskolako baratza martxan!