Borrar
José Mari López, Iñigo Royo eta Sandra Espinosa
Euskararen eguna

Euskararekin konektatzeko garaia

Ingurune digitalean euskararen presentzia bermatzeko teknologia berriei hizkuntza ikasi behar dute. Euskaldunon eginkizuna da haiei irakastea.

Igandea, 3 abendua 2023, 07:23

Comenta

Gaur ospatzen dugun Euskararen Nazioarteko Egunak esparru ugari hartzen ditu. Harrotasun eguna da, zalantzarik gabe. Gure nortasuna aldarrikatzeko eguna; baita euskaldunok hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berrestekoa ere. Atzera begiratu eta egindako bidearen gainean hausnartzeko eguna ere bada noski, baina, batez ere, etorkizunera begira aurrean ditugun erronkak mahai gainean jartzeko. Eta erabateko digitalizaziorantzat doan mundu honetan desafio hori argia da: euskarak ezin du atzean geratu; bere lekua topatu behar du eremu digitalean. Eta xede horrekin jaio da hain zuzen ere, besteak beste Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak sustatu duten Gaitu egitasmoa. Adimen artifizialari euskaraz irakatsi nahi zaio, «makinek ere gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten», eta horretarako ezinbestekoa izango da euskaldunon parte-hartzea. Hori dela-eta, 'Batu ditzagun gure ahotsak' lelopean, herritarrek euskarazko ahotsak sareko atari batean grabatzeko kanpaina jarri da abian, teknologiek eskatzen dituzten testuzko eta ahozko datu masa erraldoiak lortu ahal izateko. Izan ere, hizkuntza nagusi eta hegemonikoen kasuan erraz lor ditzakete kopuru horiek, baina gutxituen kasuan, euskara esaterako, zaila suertatzen da. Euskararen Eguna baliatuz, egitasmoari bultzada bat eman nahi izan zaio eta Gipuzkoako hainbat herritan ahotsak biltzeko maratoiak antolatu dira azken egunotan. Donostiaren kasuan, Bulebarrean atondu da ahotsak grabatzeko eremu bat. Gaur ere hantxe egongo da bertaratzen direnentzat. Nahi duenak etxetik ere egin dezake bere ekarpena gaitu.eus atariaren bitartez. Ingurune digitalean euskararen presentzia bermatu eta euskarazko tresnen eta edukien sorkuntza sustatu nahi bada, ezinbestekoa da baliabideak eskaintzea eta hori euskaldunon esku dagoen heinean hautuak ez luke zaila izan behar.

DVk ere bat egin nahi izan du kanpaina honekin eta esparru ezberdinetako bost aurpegi ezaguneri galdetu die zer gustatuko litzaiekeen eurei adimen artifizialak euskaraz ikastea. Hortxe euren ekarpena.

Gaurko eguna ospatzeko ekintza ugari egingo dira han eta hemen, baina instituzionala, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, Donostiako Tabakaleran egingo da eta han ere, Gaitu ekimen berria abiapuntu hartuta, teknologia berrien eta euskararen arteko harremana izango da hizpide.

Zer gustatuko litzaizuke Adimen Artifizialak euskaraz ikastea?

Euskararen Eguna dela eta, eta Gaitu proiektuaren baitan, DVk bost aurpegi ezaguni eskatu die Adimen Artifizialak euskaraz ikastea gustatuko litzaiekeen esaldiak esateko.

  1. Nerea Alias Aurkezlea

    «Edozer gauza entzueta gustatuko litzaidake»

Iñigo Royo

Euskaraz edozer gauza entzutea gustatuko litzaidake Adimen Arfizialarekin, baina argi eta garbi, edozein mezu baikor eta itsaro-pentsua. Adimen Artifiziala zerbait berria da eta erabiltzen jakin arte, normala da gizakiok beldurra edukitzea. Baina ezin diogu bizkarra eman horri, atzean ez geratzeko. Mugak jarri behar zaizkio, eta argi daukat inoiz ezingo duela faktore humanoa ordezkatuko.

  1. Nerea Eizagirre Futbolaria

    «Espero dugu guk ere pauso handiak ematea»

Emakumeen futbola asko hazi da beste batzuek eman dituzten pausoengatik. Espero dugu guk ere pauso haundiak ematen jarraitzea, atzetik datozenek ere egoera hobea izan dezaten.

  1. Beñat Rezusta Pelotari

    «Txapeldun handien lekukoa hartuko duten gazteak sor daitezen»

Atano III.a, Gallastegi, Migel Soroa, Arriaran II.a, Atano X.a, Retegi II.a, Tolosa, Eugi, Beloki, Olaizola II.a, Irujo, Altuna III.a... Lanean gogor jarraitu beharrean gaude teknologiaz jositako mundu globalizatu honetan gure kirolak bere lekua izan dezan eta txapeldun handien lekukoa hartuko duten gazteak sor daitezen.

  1. Martín Berasategui Cocinero

    «La cocina debe tener la verdad de la naturaleza»

La cocina vasca ya no tiene fronteras. Hemos hecho realidad esta paradoja: amarrarse como nunca a las raíces y volar más alto de lo que habíamos imaginado. La cocina debe contener la verdad de la naturaleza y respetar al comensal. La felicidad del cocinero sólo puede basarse en la del comensal. Y todo con 'garrote', palabra con la que condenso lo que nos define: ilusión, alegría, lealtad, humildad y superación.

  1. Txani Rodríguez Escritora

    «Le leería un poema de Angel Erro»

Le leería este poema de Angel Erro: «En esta foto mamá era una niña, mira/ qué desamparada parece,/ como ahora, qué atemorizada, sin saber/a dónde la llevará la vida,/ quién va a abrazarla./Yo quisiera tranquilizarla, decirle/que no tema (cogerle de la mano),/ que yo conozco su futuro,/ desde donde la estoy esperando». «Nik nahiko nuke lasaitu, esan, ez dadila beldur (eskutik heldu), ezagutzen dudala haren etorkizuna, non ni ari natzaion itxaroten». Leería, convencida no solo de que la IA no lo comprende ahora, sino de que no lo comprenderá jamás.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararekin konektatzeko garaia

Euskararekin konektatzeko garaia