Euskaraldiaren «teorizatzaile» izateagatik, Pello Jauregirentzat Abbadia Saria
Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian jasoko du, azaroaren 27an, Xabier Anunzibai artista beasaindarrak sarirako propio egindako artelana
DV
Donostia
Lunes, 26 de octubre 2020
«Zalantzarik ez dago Euskaraldiarekin indar eta ilusio kolektibo berriak piztu direla gure artean». Horregatik, ekimenaren sortzaileari, «teorizatzaileari» emango diote aurtengo Antton Abbadia saria, Pello Jauregi ikerlariari, hain justu.
Publicidad
Gipuzkoako Foru Aldundiak irakasle eta ikerlariari donostiarrari emango dio aurtengo saria, epaimahaiak aho batez hala erabaki ostean. Hala jakinarazi du astelehen honetan Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak, prentsa agerraldian. Aldundiaren izenean, «merezimendu osoz« jasoko du aintzatespena.
Ohitura denez, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian egingo da Abbadia Saria emateko ekitaldia, momentuan momentuko osasun eta segurtasun gomendioak jarraituz, beti ere. Hain zuzen, azaroaren 27an izango da.
Pello Jauregi Etxaniz Pedagogian lizentziatua da Salamancako Unibertsitatean eta Hezkuntza Zientzietan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). 'Kuadrilategi' egitasmoaren sortzailea eta Soziolinguistika Klusterrak martxan jarritako 'Aldahitz' ikerketaren zuzendaria da, besteak beste. Egun, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea da.
2016an Lasarte-Orian egindako 'Baietz 40 egun euskaraz' herri erronkari buruz Jauregik egindako ikerketa «Euskaraldiaren antolakuntzarako inspirazio izan zen». Bertan jaso zituen gizarte aktibazioari eta hizkuntza ohituren aldaketari buruzko hainbat oinarri esanguratsu.
Publicidad
Mendizabalek adierazi duenez, Euskaraldia sortu eta forma emateko garaian ikerlari donostiarraren lanek izandako garrantzia nabarmendu nahi izan du epaimahaiak. Zehazki, epaimahairen arabera, Euskaraldiaren «teorizatzaile» den aldetik, hein handian, «euskararen hedapenerako aukera neurtezinak sortu ditu« Jauregik.
Gainera, bere gogoetek eta ikerketek «dinamika sozial bat sortzeko gaitasuna» izan dute, «errepikatzeko modukoa, gainera», eta ikerketa teorikoa eta praktika uztartu ditu, «ulermenaren gaineko ikerketan aritu baita eta hori lortzeko klaseak emateraino iritsi. Bere ikerketarekin oinarri sendo bat eman dio gizarte ekimenari: ikertu, egin, neurtu eta ebaluatu, eta hiru hilabetera berriz neurtu», azaldu du epaimahaiak.
Publicidad
Urtero bezala, artista gazte bat izango da Abbadia Sariari lotutako oroigarriaren egilea. Oraingoan, Xabier Anunzibai (1985) artista beasaindarra aukeratu dute, eta sarirako propio egindako artelan bat jasoko du Pello Jauregik. Bolumen, material eta formatu ezberdinekin lan egiteko joera eta jakinmina du Anunzibaik eta, muralgintzan ibilbide esanguratsua badu ere, orain koadro itxurako konposizio bat lantzen ari da.
Mendizabalek azpimarratu duenez, «hizkuntza ohiturak aldatu eta etorkizunera begira indartzeko formula bat» proposatu du Euskaraldiak. Eredu horrek, besteak beste, «esperimentazioa, elkarlana eta herri aktibazioa« izan ditu zutabe.
Publicidad
«Horietan guztietan sakontzeko eta egitasmo egingarriak plazaratzeko, ezinbestekoa da oinarri teoriko-praktiko sendoak edukitzea. Ahalegin horretan berebiziko garrantzia izan du Pello Jauregiren ekarpenak», goraipatu du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión