Plaza Gipuzkoa

Antzezle lotuak

Sare sozialen bidez gogoeta bat heldu zait: lan egin al dezake antzezle batek bere ikuspegi ideologikotik urrun dagoen pelikula batean? Galdera formulatzen duenari, antza, ez zaio gustatu Ariadna Gilek 'Un fantasma en la batalla' pelikulan parte hartzea. Galdera pertinentea irudi dezake, baina susmoa dut ikuspegi tinko eta zurrun batera garamatzala. Izan ere, garbitasun ideologikora lotzen bada antzezlea, nork egingo ditu gaizkileen, doilorren edo pertsonaia desatsegin, ilun eta anbiguoen rolak? Noren ideologia dator bat bortxarekin edo krimen antolatuarekin? Zer ideologia dauka 'Sirat' pelikulak? Bat al dator bat Eduard Fernández Enric Marcorekin? Edo bat al dator Javier Bardem 'No Country for Old Men'-eko hiltzaile psikopatarekin, 'Loving Pablo'-ko Pablo Escobarrekin edo 'El patrón'-eko ugazabarekin? Eta zorrotz jartzen hasita, adibidez, 'Maspalomas' filmeko protagonistak derrigor izan beharko al luke homosexuala, lanaren eta antzezlearen arteko korrelazio ideologikoa bermatze aldera? Halako atariko frogak eskatzen hasi behar al dugu?

Publicidad

Duela gutxi, hain justu, 'Ghostlight' pelikula ederra ikusi dut. Familia bat jota dago barrutik, euren seme alaba zaharrenak buruaz beste egin duelako. Aita antzerki talde amateur batean sartzen da kasualitatez, eta terapia gisa oso lagungarria izango zaio. Kideetako batek hala esaten dio: «beste norbait izateko beharra duzu une batez». Horra, ziurrenik, antzezle lanaren erronka nagusia: fikzio batean, eta modu sinesgarrian, beste norbait izatea mugez eta aurreiritziez harago.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad