Pantailaldia, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzeko ariketa kolektiboa
Pantailak Euskaraze ekimenak antolatu du azaroaren 11tik 18ra, eta ohitura aldaketa proposatzeaz gain euskarazko edukien urritasuna salatzeko ere balioko du
Lunes, 24 de octubre 2022, 13:06
Pantailaldia antolatu du Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri ekimenak azaroaren 11tik 18ra, «herritarrak aktibatzea, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea, eta erakundeak arlo honetan mugiaraztea» xede hartuta. Euskaraldiaren aurreko astean, hain zuzen, Pantailaldia ere ariketa kolektiboa izango da, ikus-entzunezko eremura eramango duena euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa.
Publicidad
Pantailaldian parte hartzeko, pantailakeuskaraz.eus weborrian sartu eta formularioa betetzea nahikoa da. Azaroaren 11tik 18ra, ekimenean parte hartuko duten herritarrei, egunero ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitu eta sortzeko izandako bizipenak eta zailtasunak partekatzeko deia egiten die, horretarako sare sozialetan #PANTAILALDIA traola erabiliz, eta euren perfiletan pantailaldiko logoa jarriz.
Aste osoan zehar hainbat ekimen antolatu eta hauetan parte hartzeko deia ere luzatuko du Pantailak Euskarazek, halanola, azaroaren 13 igandearekin euskaldunok zinemetan bizi dugun diskriminazioa salatzeko burutuko duen protesta.
Euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoari dagokionez, «telebistan, zineman, streaming plataformetan, youtuben, bideojokoetan... dauden euskarazko kateak, baliabideak, euskal sortzaileen lanak zein nazioarteko euskaratutako edukiak kontsumitzeko ohitura» zabaldu nahi du ekimenak euskaldunen artean. Izan ere, «pantailetan kontsumitzen dugunak hizkuntza ohituretan eragin zuzena» du, eta beraz, «herritarrak euskarazko kateak eta edukiak hautatzera bultzatu» nahi ditu.
Bigarrenik, «euskaldunok ikus-entzunezkoak euskaraz bizitzeko ditugun muga eta gabeziak agerian uztea» du xede. Hala, «astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak soilik kontsumitzeko (eta sortzeko) ariketa eginez, herritarrek honetarako dituzten zailtasunen kontzientzia hartzea eta erakundeen aldetik euskararen presentzia eta erabilera ikusentzunezkoetan biderkatzeko neurri berriak beharrezkoak direla azaleratzea du helburu».
Publicidad
Pantailak Euskaraz-ek ekimenaren berri emateko zabaldu duen oharrean nabarmendu duenez, «azken ikerketek alarma guztiak pizteko moduko datuak utzi dituzte mahai gainean». Batetik, UEMAk gazteen ikus-entzunezko ohiturei buruz egindako azterketak, herririk euskaldunenetan ere pantailetan erdara jaun eta jabe dela erakutsi dute. Bestetik, Soziolinguistika Klusterrak eginiko Kale Erabileraren neurketan ikusi ahal izan da 2006tik 2021era puntu bat baino gehiago jaitsi dela euskararen kale erabilera Euskal Herrian, eta beherakada bereziki nabarmena izan dela azken bost urteotan arnasgune gehienetan. Pantailak Euskaraz ekimenaren ustez, «honek iraultza digitalak ekarritako baliabide eta kontsumo ohitura berriekin lotura zuzena du».
Ohar berean, Pantailak Euskarazek salatu du ekimenak Twitter sare sozialean zuen kontuaren itxiera. Azaldu dutenez, «urriaren 11an bizitako ziber-eraso edo hackeo baten ondorioz, hainbat mezu eta bideo arraro agertu ziren bere kontuan, eta handik egun batzuetara, normaltasuna itzulia zela zirudienean, Twitterrek bertan behera utzi zuen kontua, antza denez, arau-hauste bategatik. Pantailak Euskarazek hainbat ohar helarazi dizkio Twiterri erasoaaren berri emanez eta kontua berreskuratzeko eskatuz, baina erabakia behin betikoa dela erantzun dio empresa informatikoak. Hizkuntza eskubideen eta adierazpen askatasunaren errespetua eskatuz sinadura bilketa abiatu du ekimenak avaaz plataformaren bitartez.»
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión