Borrar
Sagastitarrak

Liskarra taulara eramanda kritika soziala baino «hausnarketa» sortzeko obra

Txalo produkzioaren 'Sagastitarrak' obra bihar Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, umore bitartez eztabaida pizteko asmoz

DV

Ostirala, 31 maiatza 2024, 07:56

Comenta

Bi urtez batera eta bestera eraman dituen 'Sagastitarrak' obraren ibilbide amaieran egonagatik, hasierako grina bertsua azaltzen du Joseba Apaolazak. Azken emanaldiak tartekatuak egin dituzte, bai berak zein Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarriak bestelako antzezlanak ere izan dituztelako eta orain larunbatean Donostiako Antzoki Zaharrean dutenari begira azken entseguetan buru-belarri dabiltza «fresko ekarri eta modu distiratsuan eskaintzeko», futbolariek topikoari helduta dioten bezala «onena ematera» ateratzeko asmoz. «Hori da gure sena», dio Apaolazak.

Antzezlanaren sinopsia argia da. Abizenari eta horrekin batera datorrenari –tradizioa, ospea, toki pribilegiatua gizartean eta, jakina, negozioetan...– garrantzi handia ematen dion goi-burgesiako familia batean, Sagastitarrak, Ane izeneko alabak –Ainhoa Etxebarriak gorpuztua– lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. Giza-ekintzaile feminista da eta patriarkatuarekin amaitu nahi du. Erabakiak aita –Joseba Apaolaza– sutuko du eta ahaleginak eta bi egingo ditu dinastia handitzear dagoen alabak atzera egin dezan. Hori bai, argi uzten du antzezlanaren helburua ez dela kritika soziala egitea, «liskarra taularatu eta azaleratzea» baizik, ikusleak barre egiteaz gain «eztabaida edo behintzat pentsa dezan».

Asmo horretan laguntzen dute ageriko gatazka edo liskarraz gain, Apaolazak nabarmentzen duen bezala, sakonago tangentzialak direnek, esaterako homosexualitatea edo armagintza. «Azken finean bi belaunaldi edo klase sozialen arteko eztabaida sortzen da eta horiek ere artean daude, nahi bada txikiagoak direnak, baina eztabaidarako ematen dutenak». Ostean ikusleak «bere irizpidea» hartzea da azken helburua. Lortutako emaitzarekin gustora dira, bai antzerkian bitartean funtzionatzen duela nabaritu dutelako zein ostean jaso duten feedback-agatik. «Oso gatazka arrunta da eta ezbaian eta eztabaidan jartzen diren gaiak, aipatutako armagintza edo homosexualitatea, oso gertutik ukitzen dituzte egungo edozein gizarteren gorabeherak».

Umorearen garrantzia

Maila bereko garrantzia ematen dio Apaolazak Ramon Madaulak dramaturgoak obra idazterakoan erabilitako umore eta estiloari. «Egileak oso ondo idatzitako obra bat da eta barre egin ondoren ikusleak eztabaida dezan, edo behintzat pentsarazteko, taularatzen ditu». Komedia espiritu hori elkarrizketetan oso agerikoa dela aurreratzen du eta antzokira bertaratzen denak segituan nabarituko duela. Izan ere, «umorez oso hornitua» dagoen antzezlana da jatorrizko 'Els Brugarol', Kataluniako industriagintza eta burges familia ardatz dituena. Martin Agirre arduratu da testuaren egokitzapenaz eta Apalaozak azaltzen duenez bestelako aldaketak ere txertatu dituzte. «Han ehungintza zen arbasoen ogibidea eta hona ekartzerakoan, industria-birmoldaketa eta beste faktore batzuk egokitu genituen».

'Sagastitarrak'

  • Noiz. ekainaren 1ean, 19:30ean

  • Non. Antzoki Zaharra (Donostia).

  • Fitxa. Konpainia: Txalo produkzioak. Zuzendaria: Begoña Bilbao. Aktoreak: Joseba Apaolaza, Koldo Olabarri eta Ainhoa Etxebarria.

  • Prezioa. 16 eta 22 euro artean.

Horien artean sagar eta saga hitzak batuz sortutako jolasa da begi-bistakoena, obraren izenburuak jada isla duena. Madaularen jatorrizko bertsioan, katalanez, Els Brugarol ziren familiakideak, hango ospe handiko abizena. «Han ardoa dena hemen sagardotegia da, eta abizenean ere paralelo bat bilatu behar genuen. Esanahi bat gehitzen saiatu gara, horren apologia egin dezan gure etxeko nagusiak, sagastia zer den, sagarra zer den, zer suposatzen duen gure gizartean, etab.», azaltzen du Apaolazak. Ekarpen horiekin komedia espiritua «areagotu» dutela uste du aktoreak, «txispa» gehiago atera ziotela.

Jatorrizkoan hizkuntza ere bada ika-mikarako arrazoia eta Txalok oholtzaratutako bertsioan, noski, hori euskarak sortuko du. «Gauza horiek guztiak guk asmatutakoak dira, bertsioa bereizten dute eta nik uste dut asmatu dugula», laburtzen du Apaolazak. 2022ko abuztuan estreinatu zen eta ordutik hona izandako ibilbideak berresten du iritzia. «Bai, alde horretatik obra rodatua dago. Ezagutzen ditugu obrak sortzen dituen barre edo algarak, non estutu, non utzi, non lasaitu, non sartu isilune bat... Obrak duen bagajeak ematen dizu hori eta obra honi egin dizkiogu buelta batzuk, makina bat aldiz egin dugu eta espero emanaldi txukun bat eskaintzea larunbatean».

Txalo konpainia eta Madauraren arteko bigarren elkarlana

'Sagastitarrak' antzezlana ez da Txalok euskaratu eta moldatu duen Ramon Madaura dramaturgoaren lehen obra, Apaolazak azaltzen duen bezala. Aurrekari eta lehena 'El electo' izan zen, Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak 'Lehendakari gaia' bezala ekarri zutena euskarara. «Hartatik sortu zen harreman estua egilearekin eta Txalo konpainiak mantendu du. Obra hau idatzi berria zeukan eta egokitzapena egiEuskaraz oholtzaratzeaz gain, hiru aktoreek gaztelaniaz ere antzeztu dute obra 'La saga' izenburupean. Eta Apaolazak gehitzen duen bezala, Txaloren moldaketaz gain beste konpainiek egindakoa ere biran izan da Espainian zehar. «Denboraldi honetan arrakasta handia izan du eta zerbaitengatik izango da»nda bueltaka ibili gera».

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Liskarra taulara eramanda kritika soziala baino «hausnarketa» sortzeko obra

Liskarra taulara eramanda kritika soziala baino «hausnarketa» sortzeko obra