Ekaitz Herrera. Elkar

Ekaitz Herrerak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai beka

Bere lehenengo obra literarioa idatziko du idazle abadiñarrak sari hau lortu ondoren

I. A.

Donostia

Lunes, 27 de octubre 2025, 11:53

Ekaitz Herrera idazle abadiñarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Aurkezturiko hogeita bost lanen artean, 'Hondar batean arre' izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Honela, Ekaitz Herrerak zortzi mila euroko saria jasoko du eta bere nobela Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu da hemendik urtebetera, orain proiektu dena amaitutakoan. Bere lehenengo obra literario izango da hau.

Publicidad

Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua da Ekaitz Herrera eta hainbat lan egin du euskarazko hedabideetan, hala idatzizko prentsan nola telebistan zein irratian.

'Hondar batean arre' nobelak Mattin aurkezten digu, 60 urteko gizonezkoa, ospitalearen aurreko postuan loreak saltzen dituena. Negozioa txarto doala-eta, kalean ikusiko du bere burua, eta bizileku berri bat topatuko du, ikasle-pisu batean. Ia berrogei urte gazteagoak direnekin bizitzen ikasi beharko du, haien kodeak ezagutu, ohitura berrietara ohitu. Eta, horrekin batera, bizi osoan inoiz maitemindu ez den eta hori zer den ere ez dakien gizonak bere burua hobeto ezagutu eta deskubrituko du, baita bizitzaren etapa berri bati ekin ere.

Epaimahaiak, besteak beste, lanari darion umorea azpimarratu du, «idazkera dotorea, elkarrizketen freskotasuna, erritmo bizia, hizkuntzarekin jolasteko trebezia».

Saria ostiral arratsaldean eman zitzaion, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztu zen iazko proposamen irabazlearen emaitza, Julen Apellaren 'Sakelako bihotzak' eleberria.

Augustin Zubikarai saria, bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Ordutik, hauexek izan dira sariaren irabazleak eta argitaratu dituzten lanak: 2010ean Joxean Agirre, 'Zwei Frauen (Bi emakume); 2011n Itxaso Araque, 'Damutzen ez direnak'; 2012an Garbiñe Ubeda, 'Hobe isilik'; 2013an Garazi Kamio, 'Orube abandonatuak': 2014an Jasone Osoro, '12etan bermuta'; 2015ean Miren Gorrotxategi, '33 ezkil'; 2016an Katixa Agirre, 'Amek ez dute'; 2017an Xabier Etxeberria; 'Berriro itzuliko balitz'; 2018an Eneko Barberena, 'Afrikanerrak'; 2019an Idoia Garzes, 'Mendiko gaitza'; 2020an Lander Garro, 'Faith'; 2021ean Mikel Alvarez Sarriegi, 'Euskalia'; 2022an Patxi Zubizarreta, 'Loak ezkutatzen duena'; 2023an Karmele Mitxelena, 'Zoriona, edo antzeko zerbait' eta Goio Ramos, 'London Calling', eta 2024an, Julen Apella, 'Sakelako bihotzak'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad