Iñaki Zelaiak irabazi du Orixe Saria
Igande arratsaldean jokatu zen Añorgan bertsolari txapelketa
Lunes, 28 de mayo 2018, 17:41
Iñaki Zelaia hernaniarrak irabazi du XVI. Orixe Saria. Hiru urteren ostean jokatu zuten sariketa Añorgan, igande arratsaldean, eta saio berdindua izan zela adierazi dute antolatzaileek. Hain zuzen, lehen hiru sailkatuak puntu bakarreko tartean geratu ziren.
Publicidad
Orixe saria Añorgan jokatzen den bertsolari txapelketa da. 1972an izan zuen lehen ekitaldia eta 1978 arte jarraitu zuen. 1997an berriz ekin zioten txapelketa antolatzeari eta ordutik aurrera bi urtean behin egiten dute.
Eneko Lazkoz etxarri-aranaztarra ere saritu zuten. Kartzelako ariketako bertsorik onena hark egin zuela erabaki zuten, eta jaso zuen Amassorrain ikastolak ematen duen entzuleen saria.
Honela gelditu zen sailkapena:
1. Iñaki Zelaia: 248 puntu
2. Eneko Lazkoz: 247 puntu
3. Nahikari Gabilondo: 247 puntu
4. Unai Gaztelumendi: 235 puntu
5. Iratxe Ibarra: 234 puntu
6. Manex Mujika: 227 puntu
Iñaki Zelaia Hernaniko bertso eskolako kide da. Mutikotan hasi zen bertan. Mekaniko ikasketak egin eta horretan egin izan du lan. Txapelketa eta sariketetan beteranoa da.
Azken urteotan Ereñotzun bizi da eta 3 haurren aita da. 2001ean eta 2003an Orixe asikerako finalista izan zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión