Josu Martinezen 'Hitzak' izango da zazpi filmetako bat.
2023ko Laburbira

Topaguneak 20. edizioa beteko duen film-bildura aurkeztu du

Hala, martxoaren 6tik apirilaren 5era honakoak izango dira ikusgai: 'Muskil, 'Olatuen isiltasuna', 'Irrits', 'Erlojupekoa', 'Hitzak', 'Asko falta da?' eta 'Koadro goriari heldu'.

Domingo, 29 de enero 2023, 11:26

Euskaltzaleen Topaguneak 2023ko Laburbirari begira osatu duen film laburren bilduma jakinarazi du. Eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua; gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da film labur sorta hau. Hala, martxoaren 6tik apirilaren 5era honakoak izango dira ikusgai: 'Muskil, 'Olatuen isiltasuna', 'Irrits', 'Erlojupekoa', 'Hitzak', 'Asko falta da?' eta 'Koadro goriari heldu'.

Publicidad

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira euskaraz sortutako film laburren zirkuituak 20. edizioa beteko du 2023an. Urte hauetan egitasmoak euskaraz ekoizten jarraitzeko sortzaileen lanak ezagutaraztea, batetik, eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea bestetik izan du helburu. Topaguneak beste lau egitasmo ere antolatzen ditu euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea, DemaSA lehiaketa eta Kameratoia.

Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izan dira kontuan, hala nola publiko guztientzako lanak izatea, sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka, sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna, genero ikuspegia eta filmen bestelako ezaugarriak (euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak).

2023ko Laburbiran ikusgai egongo diren film laburrak honakoak dira: 'Muskil, 'Olatuen isiltasuna', 'Irrits', 'Erlojupekoa', 'Hitzak', 'Asko falta da?' eta 'Koadro goriari heldu'. Herrian emanaldi bat antolatu nahi duen oro Topagunearekin harremanean jartzera animatu dute.

2023ko Laburbirako film-laburrak

'Muskil'

Ixabel eta Pedro MUSKIL baserrian bizi dira. Luisa, herriko maistra berria,ondoko baserrira etortzean bizimodua aldetuko zaio Ixabeli… Zuzendaria, Marina Perosanz.

'Olatuen Isiltasuna'

Urtero-urtero Lekeitioko kaleetatik ibilbide berdina egiten du film honetako protagonistak zerbait edo norbait bilatzeko asmoarekin… Zuzendaria: Maria Bartolome, Eric Campos eta Fernando Martin.

'Irrits'

Izaro eta Clara, 17 urteko nerabeak, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Halako batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian… Zuzendaria: Maider Oleaga.

'Erlojupekoa'

Astronautaz jantzitako rider bati enkargu bat jasotzeko mezua iristen zaio. Lortuko al du bere misioa betetzea erlojupekoa amaitu baino lehen? Zuzendaria: Leire Egaña

'Hitzak'

1966, Ipar Euskal Herriko Bizkarsoro izeneko herrixkan, lau neska gaztek lurperaturik zeuden hitzak aurkitu dituzte. Michellek, 21 urteko gazteak, ez ditu ulertzen. Familian aspaldian galdu zuten hizkuntzan idatziak dira… Zuzendaria: Josu Martinez.

'Asko falta da?'

Neska gazte bat asteburu pasa doa lagun talde berri batekin. Egun batetik bestera, gau bakar batean, dena aldatuko da. Zuzendaria: Ane Cuesta.

Koadro goriari heldu

Herminia, 91 urteko andre bakartia, egoitza batean bizi da. Ez du inorekin harremanik, zentroko langile bat harengana hurbiltzen saiatzen den arte. Zuzendaria: Iulen Arana.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad