Antzerki inprobisatua ardatz 'Hitzetik Hortzera'-n

Egoitz Aizpuruk diziplina horren ezaugarriei buruz zein bertsolaritzarekin dituen antzekotasun zein desberdintasunei buruz hitz egingo du

I. Mendia

Viernes, 31 de octubre 2025, 12:20

Egoitz Aizpuru aktore inprobisatzaileak diziplina horren ezaugarriei buruz zein bertsolaritzarekin dituen antzekotasun zein desberdintasunei buruz hitz egingo du aste honetako 'Hitzetik Hortzera' saioan. Mirari Martiarenak elkarrizketatuko du.

Publicidad

Bertsozale askorentzat ezaguna izango da, 1999ko Gipuzkoako Herriartekoan Oñatiko taldeko gai-jartzailea izan zen, eta ondoren, urte askoan aritu zen gai-jartzaile bezala, bai txapelketetan, baita jaialdi desberdinetan ere. Antzerkia probatu zuen gero, eta antzerkiaren barruan, antzerki inprobisatua. Hura lantzeko ikastaro batzuk egiten Madrilera (Espainia) joan-etorrian ibili ondoren, bertan geratzea erabaki zuen, eta formazio jarraitua egitea. Gaur egun, aktore inprobisatzaile izateaz gain, antzerki inprobisatuko irakaslea da Bilbon. Bere jakintza horretatik, antzerki inprobisatuaren ezaugarriei buruz, bertsolaritzarekin dituen antzekotasun eta desberdintasunei buruz hitz egingo du.

Horretaz gain, gai-jartzaile gisa izandako urteak oroituko dituzte: txapelketako gai-jartzaileen bilerak edota Hamaika Bertute taldean egindako esperimentuak izango dituzte hizketagai.

Bestalde, Beasaingo eta Zeanuriko bertsoaldiak ikusteko aukera ere izango da. Batetik, Beasaingo Arrano Elkarteak urtero antolatzen duen jaialdiko bertsoaldiak izango dira programan. Maitane Legarretak egin zituen gai-jartzaile lanak eta bertsotan aritu ziren Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Igor Elortza, June Aiestaran eta Nerea Ibarzabal.

Bestetik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalerdietan sartu da eta asteroko jarraipena egingo du 'Hitzetik Hortzera'-k. Zeanurin izan zen lehen finalerdia eta hango bertsoaldiak eskainiko dira. Bertsotan aritu ziren Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra, Beñat Vidal gai-emailearen gaiei erantzunez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad