Idauze-Mendiko gazteek egingo dituzte aurtengo maskaradak
Hil honen 18an izango da lehen agerraldia, eta apirilaren 19an azkena
dv
Jueves, 1 de enero 2015, 19:53
Hamabost urte pasata berriz antolatu dituzte Idauze-Mendiko gazteek maskaradak. 1999an antolatu zituzten azken aldiz idauztarrek eta 2015ekoak prestatzeko maskarada haietan parte hartu zuten arizaleei eskatu diete laguntza. Horrez gain, herritik kanpoko bi laguntzaile izaten ari dira: Maite Davant eta Johañe Etxebest. Urtarrilaren 18an Idauze-Mendin izango da lehen agerraldia eta apirilaren 19an azkena. Guztira hamairu agerraldi aurreikusi dituzte.
Publicidad
Hau da egutegia:
Urtarrilak 18, igandea: Idauze-Mendi
Urtarrilak 25, igandea: Atharratze
Otsailak 1, igandea: Urdiñarbe/Muskildi
Otsailak 8, igandea: Garindaine
Otsailak 15, igandea: Gamere-Zihiga
Martxoak 1, igandea: Altzürükü
Martxoak 8, igandea: Ürrüstoi-Larrabile
Martxoak 14, larunbata: Maule-Lextarre
Martxoak 21, larunbata: Santa Grazi
Martxoak 28, larunbata: Zalgize/Iruri
Apirilak 5, igandea: Barkoxe
Apirilak 12, igandea: Hoki (Sohütako auzoa) (erne, konfirmatzeke!)
Apirilak 19, igandea: Idauze-Mendi
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión