Zumaia
Urola ibaiaren 49. igoera-jaitsiera jokatuko da igande honetanItxas Gain piraguismo elkarteak antolatuta, 11:00etan hasiko da. Ondorioz, kirol portua itxita egongo da ordubetez, 12:00ak arte
Miércoles, 23 de julio 2025, 20:50
Igandean, uztailaren 27an, goizeko 11:00etan hasita, piraguismoaren zaleek hitzordu berezia izango dute: Itxas Gain klubak antolatzen duen Urola ibaiaren igoera-jaitsieraren 49. aldia jokatuko da. Aurtengo edizioan, itsasbeherak eragina izango du estropadan, eta horrek zirkuituan hainbat aldaketa egitera behartu ditu antolatzaileak.
Publicidad
Lehiaketa Santiago hondar-tzan hasiko da, ohikoa den bezala. Lehorretik abiatuko dira eta, piraguetara igota, eskoilerari buelta emango diote. Handik, errioaren goiko aldera egingo dute bidea, ur araztegiaren parean buelta hartu eta ibaian behera jarraituz Talaipe ingurura iritsiko dira. Bertan dagoen buiari buelta eman ondoren, berriro ere ibaian gora egingo dute, Itsas kiroldegiaren parean izango dute helmuga
Zirkuituak Paolbideko zatia bitan hartzen du. Ondorioz, antolatzaileek aurreratu dutenez, kirol portua itxita egongo da ordu betez, goizkeo 11:00etatik eguerdiko 12:00etara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión