Antolaketako hiru kide astearte arratsaldeko aurkezpenean. ETXEBERRIA

Zarautz

Pagoeta Mendi Lasterketa igandean bi ibilbiderekin, nagusia eta mistoa

Proba nagusia (21 km) 9:30ean hasiko da eta mistoa (8 km) 9:45ean Klabelinsoro kalean

Miércoles, 24 de abril 2024

Igande honetan Pagoeta Mendi Lasterketaren 19. edizioa burutuko da. Zortzi urte dira Salbatore Mitxelena Ikastolak lasterketa antolatzeko ardura hartu zuela. Iaz bezala, korrikalariak gogotsu datoz lasterketa honetan parte hartzera, izen ematean ikus daitekeenez. Oso harrera ona izan da inskripzioetan, iaz baino partaide gehiago apuntatu dira.

Publicidad

Bi ibildide izango dira aurten ere; batetik ibilbide nagusia (21 kilometrokoa) 300 korrikalari ingururekin, eta bestetik ibilbide mistoa 8 kilometroakoa), 125 bikoterekin.

Ibilbide nagusia zirkularra da eta bi zati nagusitan banatu daiteke; bata gorako zatia, Pagoeta mendiko gurutzea eta Murukil tontorrerainokoa, eta bestea beherakoa, Pagoeta Parke Naturaletik igarotzen dena. Esan beharra dago parte-hartzaileak liruratuta geratzen direla ibilbidearen edertasunarekin.

Oraindik badago izena emateko aukera ibilbide nagusian www.rockthesport.com webgunearen bidez

Ibilbide nagusi hau egiteko hiru orduko denbora muga ezarri dute, beraz lasterketa denbora barruan burutu ahal izateko, mendian eskarmentu pixka bat eduki behar da. Horregatik ez da gomendagarria mendian hasi-berriak direnentzat.

Ibilbide mistoak 8 kilometroko luzera du, neska-mutilez osaturiko bikoteak eginaz. Ibilbide hau oso aproposa da mendi lasterketeten munduan sartzeko. Desnibel gutxiko ibilbidea du, zailtasun teknikorik gabekoa, eta ariketa fisikoa erregularki egiten duen edonork burutzeko modukoa da. Beraz, mendi lasterketak ezagutu nahi duenak hortxe dauka aukera paregabea.

Edonola ere, ibilbide bat edo bestea aukeratu, biek ematen dute aukera on bat Zarautz eta Aia inguruko bideak eta bazterrak ezagutzeko eta baita ere, mendiaz erabat disfrutatzeko, izan ere errekak, basoak eta zelaiak etengabe igaro beharko dira. Gogoratu korrikalariei eta ikustera gerturatuko diren guztiei, lasterketa Pagoeta kontserbazio bereziko eremutik igaroko dela eta denon ardura dela behar bezala zaintzea. Beraz errespetuz jokatzea eskatzen du antolakuntzak.

Publicidad

Lasterketa herrikoia denez, partaide guztiak kamiseta bana jasoko dute, baita jaki goxoez osaturiko poltsa bat. Gainera hainbat opari zozketatuko dira korrikalari guztien artean, eta helmugan hamaiketako eder bat eskainiko da gerturatzen diren guztientzat.

Errekorragatik, gain-saria

Dena den, aurten ere errekorrak hausteagatik gain-sariak emango dituzte; 200 euroko saria probaren errekorrak gainditzen duenari ibilbide nagusian. Hautsi beharreko markak ibilbide nagusi honetan hauek dira; gizonezkoetan Ismael Razgak jarritakoa, 1:32:37, eta emakumezkoetan Ainhoa Jauregik jarria 1:59:05.

Publicidad

Pagoeta Mendi Lasterketaren 19. edizioa igande goizeko 9:30ean hasiko da, ibilbide nagusiari dagokionez eta ondoren, goizeko 9:45ean, ekingo zaio ibilbide mistoari. Biak Klabelinsoro kalean hasi eta bukatuko dira, Kikara taberna ondoan.

Dortsalak irteera-helmuga eremuan banatuko dira, larunbatean 17:00etatik 19:00etara eta igandean bertan, 8:00tatik aurrera. Oraindik izena emateko aukera dago ibilbide nagusian www.rockthesport.com webgunean. Informazio gehiago nahi izanez gero Facebooken, Instagram eta Pagoeta Mendi Lasterketa webgunean.

Publicidad

Antolaketak eskerrak eman nahi dizkie Zarauzko Udalari eskaintzen duen laguntza eta babesagatik, baserritarrei beraien terrenoetatik pasatzen uzteagatik eta probari ekarpen bat egin dioten enpresa guztiei, eta batez ere babesle nagusiei; Izeta Sagardotegia, Ameztoi jaki prestatuak eta Bikain Group.

Eta ezin ahaztu noski proban lagunduko duten boluntarioak. Ibilbidean zehar kokatuta egongo direnak eta baita ere irteera-helmugan egongo direnak. Hauek denak gabe ezinezkoa litzateke Pagoeta Mendi Lasterketa antolatzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad