Borrar
Alproja. Emanaldia amaituta denak elkatrrekin txaloak jasotzen. AMAXKAR

Zarautz

Mendeurrena pasata, berriz ohiko Euskal Jaia itzuli da

Bizi-bizia. Aste barruan izan da, nabaritu zen jendetza izugarririk ez zela izan baina giro paregabean igaro zuten Euskal Jai eguna baserritarrek

Asteartea, 9 iraila 2025, 20:25

Comenta

Zerura begira jaiki ziren atzo zarauztarrak ikusita azken iragarpenak ez zirela oso alaiak eguraldiari dagokionez. Bezperako euriak eguzkiari ateak zabaldu zizkion eta goizean goizetik herriko kaleak baserritarrez janzten joan ziren.

Hasiera batean musikaren bitartez jakin zuten zarauztarrek egun berezia bizi behar zutela irailaren bederatzian, Euskal Jai egunean. Arropak prest, jantzi eta kalera.

Goiztarrak izaten dira lehenak herriko kaleak zeharkatzen. Aintzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatu zituzten kalez kale. Ordurako, talde ezberdinek egun luzea izango zela jakitun, gosari eta hamaiketako sendoak prest zituzten.

Bezperan, Zarautz Abesbatzak Frantziskotarren elizan emandako ekitaldia bikainak, Salbea abestu baitzuten, jarraipena izan zuen toki berean Meza Nagusian Schola Cantorum koro parrokialak eskainitako abesti sortarekin.

Gure Boza otxoteak kaleak alaitu zituen eta txistulariak, trikitilariak eta dultzaineroek musika doinuekin piztu zuten herria. Pixkanaka, alde zaharreko kaleak betetzen joan ziren, eguzkia lagun, festarako gonbita luzatua zegoen eta hortik aurrera eguna borobila joan zen.

Alproja taldeak, bere betiko ibilbidea beteta, Munoan, 'Dena erosterik ez' antzezlana aurkeztu zuen, beti egin ohi duen bezala herriko azterketa eta kritika sakona eginaz, hori bai, umore puntu zoragarri batekin.

Joaldunek herriko kaleak alaitu zituzten. Joan den urtean mendeurrena ospatzeko, hamarnaka izan ziren gurean eta aurten betiko taldea ibili zen gora eta behera, baina beti bezala ikusmin handi sortzen.

Munoako antzerkia amaituta. erromeria abian jarri zuten bertan eta bai Musika Plazan eta baita Lege Zaharren enparantzan ere dantzarako aukera paregabea izan zuten baserritar jantzitako herritar eta bisitariek. Orga txapelketak eta karrozak erakusten zuten, festa eta abilezia lotuta joan daitezkela. Aurretik egindako lan horiekin denak gozatu zuten. Lizarrako Larrain Dantza herrikoiak amaiera eman zion Euskal Jaiaren goiz parteari Musika Plazan, dultzaineroen doinuekin.

Arratsaldean festa erdigunetik Iñurritzara pasatu zen. Musika Plazatik irten zen kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin. Bertaratuta, haurrentzat aukera berria, goizean Torre Luzea parkean izan zituzten egurrezko jolasei, herri kirol saioa eskaini zitzaien, Kulki taldearen eskutik.

Guraso asko dira Udalari egun hauetan txikienentzat zerbait berezia jartzeko eskatzen dutenak eta joan den urtean pottokak izan baziren, aurten bestelako eskaintza izan zuten.

Erromeriak, Iñurritzako enparantza bizi bizi jarri zuen eta bereziki Larrain Dantzak. Ikusi besterik ez zegoen zein ondo antolatzen diren dantzariak, adin guztietakoak saio henetan parte hartzeko. Iñurritzako egonaldia bukatzeko, 20:30ean berriz kalejiran itzuli ziren Gipuzkoa kalean barrena baserritarrak, Musika Plazan amaitu arte. Gaua luze joango zen batzurentzat eta besteak etxera, eguneko nekeaz atsedena har zezaten.

Honenbestez, 101. Euskal Jaiari amaiera eman zitzaion. Joan den urtekoa oso berezia izan zen, mendeurrena, baina orduan egindakoa alde batera utzi eta ohiko egitaraura itzulita, garbi ikusi da gure Euskal Asteak bizi-bizia jarraitzen duela. Aurten, agian, jende kopurua txikiagoa izan da, baina ez da harritzekoa, irailaren hasieran gaude eta ikasturte berria denontzat hasten da. Asteartea zen, eta Alprojako Galtxagorriek esan zuten bezala, «garai batean herrian industria asko zegoen eta bertan egiten zuten lan zarauztarrek baina gaur egun kanpora joaten dira eta horrek, noski eragina du». Halere, Euskal Jai bikaina izan zen berriro ere atzokoa gurean.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendeurrena pasata, berriz ohiko Euskal Jaia itzuli da