Partidak hasi aurretik, larunbat goizean talde guztiei gonbidapena luzatu zitzaien denak elkarrekin argazki erraldoi bat ateratzeko eskola kirol hezigarri baten alde. Argazkiak Amaxkar

Zarautz

Hondartzako Futbol Txapelketaren finalak datorren larunbatean izango dira

79. edizioa betetzen da eta kirol festa galanta antolatuko da goizeko bederatzietatik aurrera

Martes, 30 de abril 2024, 20:43

Udazkenean hasi eta udaberria bitartean, Zarauzko hondartzan plaierotako haibat jardunaldi jokatu ondoren, 79. edizioko irabazleak erabakitzeko eguna heldu da. Goizeko 9:00etan hasiko dira finalak larunbat honetan hamar zelaietan banatuta, lehenengo seietan eskola kiroleko partidak (neska, mutil eta mixtoak) eta ondorengo lauetan senior mailako Liga eta Kopako finalak, neska eta mutiletan.

Publicidad

Norgehiagokak ondorengoak izango dira:

Eskola kirola 5. maila mutilak: 1. zelaian, Orokieta 5DM - Orioko 55M. Mistoak: 2. zelaian, SM55 - SM51. Eta neskak: 3. zelaian; Salleko 5BN - Orokieta 5BDN.

«Elkarlanean jarraituko dugu jarrera desegoki eta errespetu faltak desagerrarazteko», dio eskola kiroleko mahaiak

Eskola kirola 6. maila mutilak: 4. zelaian, Orioko 610M - Lasalle 6BM. Mistoak: 5. zelaian, Zaragueta 62 - Lardizabal 6. Eta neskak: 6. zelaian, Orioko 69N - Orokieta 6CN.

Senior neskak, IV. Maria Jauregi Liga: 7. zelaian, Kebidek - Orbela Taberna - Emakume Surflari.

Senior neskak, XIX. Emilio Olazabal Kopa: 8. zelaian, Shelter - Pukas - Kirkilla-Enea Jatetxea.

Senior mutilak, LXXIX. Paco Urkia Liga: 9. zelaian, Asti Pinturak - Telesforo Erretegia.

Senior mutilak, XXIX. Juan Irigaray Kopa: 10. zelaian, Tivoli - Naparrak - Ulacia Bidaiak.

Eguraldia lagun, ikuskizun bikain bat espero da eta onenek irabazi dezatela.

Eskola kiroleko mahaia

Joan den astean, ZKEk argitaratu zuen komunikatuak oihartzuna izan du eta hautsak harrotu ditu eskualdean. Gertatutakoa argitu asmoz eskualdeko eskola kiroleko mahaia elkartu zen Zarautzen eta adierazpen bat kaleratu. «Gure asmoa ez da inor seinalatzea, epaile adingabeek jasan behar izan zituzten jarrera desegoki eta onartezinak salatzea baizik. Zoritxarrez kirol ezberdinetan eta adin ezberdinetan errepikatzen ari den arazo larri baten aurrean gaude. Kirolak kirola dira eta, izatez, ez dituzte baloreak transmititzen. Baloreak pertsonok jartzen dizkiegu, eta kirola hezigarria izango da (edo ez), inplikatutakoon balore eta jarreren arabera. Beraz, ez diezaiogun ardura 'kirolari' leporatu gauza abstraktu bat izango balitz bezala. Onartu dezagun behingoz gure ardura dela, eta egin dezagun lan denok (kluba, ikastetxeak, gurasoak, jokalariak, entrenatzaileak eta epaileak) bakoitzak bere esparrutik, norabide berean».

Zentzu honetan, «eskola kirol hezigarri baten aldeko jarrera eta konpromisoa erabatekoa da ZKE klubaren eta eskola kiroleko mahaia osatzen duten eragile guztion aldetik. Elkarlanean jarraituko dugu jarrera desegoki eta errespetu faltak desagerrarazteko eta, batez ere, gure txikiei kirolaz gozatzeko, hazteko eta ikasteko ingurune seguruak eskaintzeko. Gutxi batzuen jarrerek ez dezatela estali gehiengo zabalaren eredugarritasuna. Jokatu dezagun arduraz».

Publicidad

Adierazpen honen jarraipen bezala, deialdi bat zabaldu zuten partaide guztientzako Gurutze Gorriaren aurrean talde argazki erraldoia ateratzeko eskola kirol hezigarri baten alde joan den larunbatean, haurren norgehiagokak hasi aurretik eta emaitza goiko argazkian ikus daiteke, neska eta mutil denak elkarrekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad