Borrar
Haurren XLV. Agerraldia.Lau taldeak elkarrekin jotzen, irudi ederra osatu zuten. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Haurrak protagonistak izan dira San Pelaio hasieran

Txupinazoa. Eguerdiko 12:00etan jaiei ekin zitzaien festei Lege Zaharren enparantzan, bero handiarekin eta ilusioz josita, bereziki gaztetxoen artean

Miércoles, 25 de junio 2025, 21:19

San Pelaio jaiak eguerdian hasi ziren Xabier Txurruka alkateak eta Janitz Azpiroz zuzendari nagusiak txupinazoa bota zutenean.

Udaletxeko balkoietatik arratsaldeko Haurren XLV. Agerraldian zuzendari lanak egingo zituzten neska eta mutilek, goxokiak eta opariak botzaten zituzten bitartean, plazan, Igandea txarangaren doinuak gorputz mugitzera gondidatzen zuen eta kalejira eginaz, erraldoi eta buruhandien laguntzarekin deanl Santa Marinako ermitara abiatu ziren.

Urteroko lez, lore sorta eskaini, Pelaioren ereserkia abestu eta eguraldi onaren eskaera egin ondoren, kalez kale ibili ziren eguerdia aurrera zihoan bitartean. Korrikaldiak eta erraldoien dantzaldiak bete zuten eguerdia.

Arratsaldean, Iñurritza (horiz). Vista Alegre (urdinez), Azken Portu (gorriz) eta Itxasmendi (berdez) auzoetatik irten ziren Agerraldiko lau taldeeak. Horiak, Mauxitxa txaranga, plantxatzaile eta arotzak desfilean zituztela; urdinak, Igandea txaranga eta baserritarren desfilearekin; berdeak, Pasai txaranga, iñude eta baineruekin lagunduta; eta azkenik, gorriak, Gau-Erdi txarangarekin eta arratzale eta arrain saltzaileekin batera.

Zortziretan sartu ziren Lege Zaharren enparantzara eta bertan zuzendari nagusiaren esanetara sei abesti jo zituzten danborradako haur guztiak. Gauean toki berean elkartuko ziren Elkarte ezberdinetako danbor joleak.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrak protagonistak izan dira San Pelaio hasieran

Haurrak protagonistak izan dira San Pelaio hasieran