Anjel Lertxundi:idazlea eta obra izango da udako ikastaroaren izenburua.

Zarautz

Anjel Lertxundi idazleak kultur merezimenduaren domina jasoko du

Udalak emago dio eta ekainaren 29 eta 30ean ikastaro bat egingo da Miramar jauregian bere obrari aitortza egingo dio

Antxon Etxeberria

zarautz.

Viernes, 2 de junio 2023, 21:33

Udako ikastaro batek Anjel Lertxundi idazleari eta bere obrari aitortza egingo dio. Ikastaroa ekainaren 29an eta 30ean egingo da Miramar jauregian eta egun batzuk lehenago Zarauzko Udalak kultur merezimenduaren domina emango dio

Publicidad

Literatur obra oparoa da Anjel Lertxundirena, eta erraldoia euskal kulturgintzari egin dion eta egiten dion ekarpena. Lan horri gorazarre egiteko asmoz, hainbat kultur ekitaldi antolatuko dira datozen asteetan, besteak beste Zarautzen kultur merezimenduaren domina emango dio udalak ekainaren 20an, eta bestetik, ekainaren 29an eta 30ean, 'Anjel Lertxundi: idazlea eta obra' izeneko Uda Ikastaroa egingo da Donostiako Miramar jauregian.

Puntako hamalau hitzaldi

Uda Ikastaroak idazlearen obra jarriko du literatur ikasketen jopuntuan, bere parte-hartzearekin ere. Puntako hamalau hitzaldi izango dira egitarauaren barruan. Ponentziek Lertxundiren obraren alderdi desberdinak jorratuko dituzte (nobela, saiakera, haur eta gazte literatura, zinemagintza, etab.), gaur egun indarrean dauden ikerketa ikuspegiak hartuta oinarritzat: genero ikasketak, gatazkaren azterketa, ikasketa kulturalak, ahozkotasuna eta abar. Zuzeneko irakurketa musikatu bat ere antolatu du ikastaroaren baitan.

Kongresuak bi helburu nagusi ditu. Batetik, Lertxundiren obrari aitortza egitea, bere oparotasuna eta kalitatea nabarmenduz. Eta, bestetik, Lertxundiren literaturgintza ikergai gisa nabarmendu eta ikerketa eremu berriei ateak zabaltzea.

Publiko zabalari zuzendua ere

Kongresua ikasleei eta ikertzaileei ez ezik, Lertxundiren obran interesa duen publiko zabalari ere zuzendua dago. Hain zuzen, Lertxundik euskal kulturgintzan eta irakurleengan duen onarpen zabalari omenaldia egiteko asmoz, parte-hartze bereziak ere izango dira: idazleari elkarrizketa, irakurketa musikatua, eta, itxiera gisa, Lertxundiren beraren hitzartzea.

Publicidad

Kultur merezimendu domina

Uda ikastaroaren atariko gisa, ekainaren 20an kultur programa berezia antolatu da Zarautzen. Udalak kultur merezimenduaren domina emango dio arratsaldeko 18:30ean ospatuko den ekitaldi batetan, eta bertan, alkateaz gain, Uxue Alberdik hartuko du hitza, eta Jexuxmai Lopetegi ariko da kantari.

Ondoren, 19:30ean, 'Idazle totala' solasaldia izango da Modelo aretoan. Bertan, Anjel Lertxundiren obraz arituko dira Andoni Egaña, Danele Sarriugarte, Iratxe Retolaza eta Iñigo Astiz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad