Emaitza onak lortu dituzte herriko futbol taldeek
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Martes, 23 de marzo 2021, 00:28
Usurbil Futbol Taldeak denboraldiko 2. jardunaldia izan du asteburu honetan eta emaitza nahikoa onak izan dira herriko futbol talde desberdinentzat. Errejional Gorengo mailako taldeak garaipena lortu zuen Donostiako Berio futbol zelaian Santo Tomas Lizeoa taldearen aurka jokatutako neurketan, 1-4 irabazi zuen eta honenbestez orain arte jokatutako bi partidak irabazita sailkapeneko lehengo postuan kokatuta daude.
Publicidad
Emakumezkoen senior mailako taldeak, berriz, lehen puntua eskuratu zuen Donostian, 2-2 berdindu zuen Iraule taldearen aurka.
1. jubenil mailako taldeak ere garaipena eskuratu zuen Harane futbol zelaian. Lasarte Oriako Ostadar B taldea izan zuten aurrez aurre igandean eta herriko jokalariek garaipen erraza eskuratu zuten, 8-2. Bi jardunaldiren ostean sailkapenaren buruan kokatu dira bi neurketak irabazita.
1. kadete mailan, emakumezkoen taldeak garaipena eskuratu zuen Haranen Oriokoren aurka. Hauxe zuten herriko jokalariek denboraldiko lehenengo neurketa eta aldameneko herriko taldea 1-0 garaitu zuten. Mutilei dagokionez, Usurbil A taldeak 7-0 irabazi zuen Texas Lasartearra taldearen aurka Haranen eta Usurbil B taldeak, berriz, 1-1 berdindu zuen Zumaian bertako taldearen aurka.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión