Orio

Haurrentzako bigarren filosofia-saioa bihar arratsaldean egingo da

Hitzordua Gaztelekuan izango da, 17:00etan, eta jolasetik abiatuko da

El Diario Vasco

ORIO.

Jueves, 3 de abril 2025, 20:49

Jolasetik abiatuta, LH5 eta LH6 mailetako haurrei zuzendutako filosofia-saioa antolatu zuten Jakinmin elkarteak eta Txurrumuski aisialdi-taldeak martxoan, Udalaren laguntzarekin. Saioak izandako arrakasta ikusita, ekimenari jarraipena ematea erabaki dute, eta bihar, larunbata, apirilak 5ean jarri dute bigarren hitzordua. Gaztelekuan izango da, 17:00etan hasita, eta Jakinmin praktika filosofikoen elkarteko kide batek bideratuko du. Ordu eta erdiko iraupena aurreikusten da, eta doan izango da. Interesa dutenek, izena aurrez eman behar dute, udaleko webgunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad