Astelehenean hasi zituzten egonkortze lanak magalean. AMAXKAR

Getaria

Magala egonkortzeko lanak martxan dira San Roke eta Gaztetape artean

Aldundia ari da lanak burutzen eta bi egunetan itxita egon ondoren, asteazkenetik aurrera lanean ez daudenean pasatu ahal izango da

Martes, 23 de abril 2024, 20:23

Urteen poterioz baldintza klimatikoek San Roke kaletik Gaztetapera doan magalaren higadura ekarri du. Bere garaian paseoa egin zenean zati horren erdia saretu zuen Aldundiak, bestea orain dagoen bezala utziz.

Publicidad

Egoerak okerrera egin zuenez Getariako Udalak Aldundiari geratzen den zati horretan egonkortzea eta indartzea eskatu zion. Bi erakundeak ados jarri ziren batetik, Aldundiak lan horiek aurrera ateratzeko ardura bere gain hartuaz, eta bestetik, Udalak ondorengo mantenuarena.

Pasa den urtarrilean Aldundiko Plangintza eta Ustiaketa Zuzendariarekin izandako bileran gaia berriro ere mahai gainean jarri zen. Astelehenean bapatean Aldundiak gehienez bi aste iraungo duten egonkortze lanak martxan jarri zituen eta beraz, oinezkoengan eragina izan du. Astelehena eta asteartean guztiz itxita egon da bidexka.

Asteazkenetik aurrera lanean ari direnean ezin izango da igaro (gutxi gora-behera 08:00-16:00). Ondoren bai. Herritarrei sortuko zaizkien eragozpenengatik barkamena eskatzen du Udalak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad