Esperantzako arraunlariak banan bana aurkeztu zituzten Berdura Plazan txalo artean. AMAXKAR

Getaria

Esperantzak zaleen babesa jaso du TKE Liga hastear dagoenean

Jendetza bildu zen Berdura Plazan Galizian Eusko Label Liga datorren asteburuan hasi aurretik

Martes, 25 de junio 2024, 20:43

2024ko denboraldia pil-pilean dago eta datorren asteburuan Galiziako urtean Getariako Arraun Elkarteko traineruak Eusko Label Ligari hasiera emango dio. Elkarteko zuzendaritzak igande eguerdia aukeratu zuen zaleen aurrean ontzia, Esperantza, eta bertan arraunean ibiliko diren arraunlariak aurkezteko.

Publicidad

Tamalez euriak aurkezpen ekitaldia herriko frontoitik Berdura Plazara eraman zuen baina horrek ez zion jende babesik kendu. Beteta zegoen, haur, gazte eta heldu asko elkartu ziren gure mutilei atzean dituztela bultzaka erakusteko.

Lehendabizi harrobiari egin zioten lekua. Gaztetxoen mailetan arraunean izan ditugun neska eta mutil bertan ziren herritarren txaloak jasotzeko. Etorkizuna beraiek dira eta merezi dute egindako lanaren errekonozimendua.

Gero etorri zen Esperantzako arraunlarien aurkezpena. Banan bana traineru ondora etorri eta zaleen txaloak jasotzen joan ziren. Hemeretzi kirolari izango ditu aurtengo plantilak, lau baja izan dituzte eta beste horrenbeste alta izan ditu zerrendak.

Eusko Label Liga datorren larunbatean hasiko da, A Coruñan eta igandean Bueun izango du jarraipena. Aupa Getaria!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad