Suhar abesbatza Getarian izango da elizan kontzertua eskaintzen.

Getaria

Antxua Eguna eta Arrantzale Eguna datorren asteburuan

Ostiraletik igandera luzatuko da egitaraua ekitaldi ugarirekin

Sábado, 27 de abril 2024, 20:18

Datorren asteburuan Antxua Eguna eta Arrantzale Eguna ospatuko dira Getarian. Egitaraua zabala eta erakargarria izango da ostiraletik igandera baina aurrez, bihar eta etzi, Iturzaeta Herri Eskolako haurrentzat 'Izan Arrantzale' tailerra egingo da, Kofradia-Itsas Etxearen eskutik.

Publicidad

Maiatzak 3, ostiralarekin, hasiko da festa giroa. 12:30ean Balenciaga Museoan, XII. Zilarrezko Antxua-ren aipamenak. 18:30ean, Musika Eskolako trikitilariak eta Gure Txeru elkarteko dantza taldearen emanaldia Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta. Ondoren, 'EinGO' taldeak girotuko du arratsaldea.

19:00etatik 21:00etara, Antxoa dastaketa, frontoian musikaz girotuta (antxoa parrilan, txakolinarekin, sagardoa txotxetik eta artisau garagardoa).

Maiatzak 4, larunbata, 11:00etan, Antxua Eguneko VI. Bela Estropada. Portuan, Kofradia-Itsas Etxearen eskutik 'Izan Arrantzale' 6-12 arteko umeentzat, doan; Itsas-Eskulanak (10:00-11:30), Itsas-Esperimentuak (11:30-12:30), Arrantza Tailerra (12:30-14:00), Saregileen lan erakusketa (10:00-14:00), 'Mater' itsasontzia ezagutzeko bisita gidatuak (10:00-11:30), Uztartzeak, txakolina eta baxurako arraina (12:00-13:00), Antxoaren artisau-kontserba tailerra. 'Mater' itsasontzian (12:30-14:00).

16:00-18:00, 'Mater' itsasontzia ezagutzeko bisita gidatuak. 18:00, Euskal Mitologia haur jokoak, Frontoian (giro txarra egingo balu, Kiroldegian). 20:30, 'Suhar' korua, Salbatore Deunaren elizan.

Maiatzak 5, igandea. Arrantzale eguna. 10:00, 'Arrantzaleen meza' Getariako abesbatzak abestuta. Zuzendaria: Jesus Aldalur. Ondoren, Itsas Bedeinkapena, Artzapen. Jarraian, itsasoko arrantzale erretiratuei omenaldia. 11:30, Gipuzkoako Trainerilen ligako 3. jardunaldia, 'XII. Antxua Eguna' bandera. Arratsaldean, Mater' itsasontzia ezaguzteko bisita gidatuak eta antxoaren artisau-kontserba tailerra. itsasontzian. 18:00, Urrezko aizkora, frontoian. Bitartean, kaleak girotzen 'Deiadar' txaranga egongo da.

Maiatzak 12, igandea, udal bandaren kontzertua, Salbatore Deunaren elizan. 'Aita Mari' itsas salbamenduko ontzi humanitarioa ezagutzeko bisitak ere izango dira maiatzaren 3tik 9ra. Ekimen batzuetan izena ematea beharrezkoa izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad