Iago Azkue emanaldian.
Azpeitia

«Jarraitzeko indar handia ematen dute ikusleen txaloek»

Iago Azkue Magoa. Urriaren 1ean Txisteratik edizio berrian parte hartuko du beste behin, nazioarteko artista onenekin oholtza partekatuz

LEIRE IBAR

Sábado, 20 de agosto 2022, 00:03

Iago Azkue azpeitiar mago gaztea, gabonetan oparitutako Magia Borras kutxaren bitartez magia munduan hasi eta Euskal Herriko txoko anitzetako oholtzak zapaltzera iritsi da. Urriaren 1ean Azpeitiko Txisteratik egun magikoan parte hartuko duelarik.

Publicidad

–Nola murgildu zinen magia munduan?

–Zazpi urte nituenean gurasoek Magia Borraseko kutxa bat oparitu zidaten gabonetan, bertan hasi zen magiarekiko zaletasuna. Urtea joan eta urtea etorri huraxe bilakatu zen gabonetako oparia, magiarekin zerikusia zuten jolasak eskatzen nituen, trikimailu ugari ikasi nituen opari haiei esker, gaur arte.

–Gaur egun zein da zure formakuntza iturria?

–Hasi nintzenetik autodidakta moduan nabil, inoiz ez dut kurtso berezirik egin edo ez dut erakutsi didan inor eduki, txikitatik neure erara formatzen joan naiz. Bai internet bidezko magia dendetan liburuak, DVDak edota magiako jolasak erosiz, baita teknikak ikasiz, ondoren nik nire jolas eta trikimailuak sortzeko.

–Nolakoa da txikitan zure etxean magia egitetik hasi eta inguruko herrietako oholtzetara igotzea?

–Txikia nintzenean lagunei egiten nien magia gehienbat, ikastolara kartak eraman eta bertan jarduten nintzen. Baina, gogoan dut nik oholtza batera igotzeko izugarrizko gogoa nuela, eta osabaren bitartez izan nuen 15 minutuko nire lehen emanaldia eskaintzeko aukera. Horrela, 13 urte inguru nituela Soraluzeko gaztetxean burutu zuten Tattoo Circusean nire tartea izatea lortu nuen.

–Nola sentitzen zara jende aurrean?

–Egia da urteak aurrera joan ahala oholtza gaineko konfiantza ere areagotuz doala, baina, ni beti urduritzen naiz eszenatokira igotzeko unean. Sei urte pasa dira nire lehen emanaldia eman nuenetik, baina, hala eta guztiz ere ez dut lortzen urduritasun horiek gainetik kentzea, nire parte den zerbait dela ere esan genezake. Behin igo eta ikusleen lehen txalo horiek entzutean ordea, berehala lasaitzen naiz, eta indar handia ematen dit. Txalo horiek gustatu zaienaren edo zerbait ondo egiten ari zaren seinale baitira.

Publicidad

–Zuretzako berezia izan den ikuskizun bat?

–Lehen aldiz Azpeitian antolatzen dugun Txisteratik egun magikoaren jaialdian burutu nuena esango nuke izan dela niretzako bereziena. Izan ere, izugarria da niretzako nazioarteko mago onenekin oholtza partekatzea. Hala ere, ezin ahaztu lehen aldiz Soraluzen egindakoa.

–Emanaldi berezirenbat prestatzen ari zara?

–Festak direla eta uda honetan hainbat herritan nabil ikuskizunak eskaintzen eta hauen prestakuntza lanetan, baina, irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo den Txisteratik egunetarako prestakuntza bereziarekin nabil.

Publicidad

–Nolakoak izango dira bi egun hauek? Zerbait aurreratzerik bai?

–Beste urteetan bezala kaleko magiaz gozatzeko aukera izango da, baita Soreasu Antzokian izango den ikuskizunera joateko beta ere, non, formatu batean zein bestean nazio mailako mago ugariren emanaldiak ikusteko denbora izango den.

–Zein da zure magia estilo gogokoena?

–Asko gustatzen zait eszenatoki gainekoa, izan ere, ikuskizun dotore bat eskaintzeko aukera gehiago ematen ditu. Argiekin edota musikarekin jolasteko aukera ematen baitu, asko irabazten du ikuskizunak. Egia da esfortzu handiagoa ere eskatzen duela denbora zein diru aldetik, baina niri asko gustatuko hortan zentratzea, ahalik eta ikuskizun onena eskaintzeko.

Publicidad

–Zein da zure ametsa mago moduan?

–Txikitatik dudan ametsa da Las Vegasen emanaldi bat egiteko aukera izatea. Bertan daude munduko mago hoberenak, leku hori da magia munduan goren aurkitzen dena eta emanaldi ikusgarrienak egiten diren tokia. Horrez gain, asko gustatuko litzaidake magia munduan egiten diren lehiaketa batera aurkeztea eta suertea izanez gero sariren bat lortzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad