Azpeitiko gaztetxoen antzerki tailerreko irudi bat. KULTURAZ KOOPERATIBA
Azpeitia

Ikastaroak eskaintzeko proposamenak egin ahal izango dira irailaren 2ra arte

Interesatuek txosten bat aurkeztu beharko dute, ikastaroen helburua, edukiak, metodologia, egutegia edo prezioa, besteak beste, zehaztuz

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Lunes, 22 de agosto 2022, 23:58

2022-2023 ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenek irailaren 2a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak Azpeitiko udalean. Horretarako, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan Udalaren eskaera orria beteta eta ikastaroaren nondik-norakoak azaltzen dituen txosten bat aurkeztu beharko dute eskatzaileek; iazko ikasturtean ikastaroren bat eman zutenek ez dute halako txostenik aurkeztu behar, beren proposamenean aldaketarik ez badago, behintzat.

Publicidad

Ikastaroaren helburuak, edukiak, metodologia, iraupena, prezioa, nori zuzendua dagoen eta irakasleak gaia ezagutzen duela ziurtatzen duen dokumentazioa jaso beharko dute txostenean proposamena aurkezten dutenek. Aurreko ikastaroan ikastaroren bat eskaini zutenek, aldiz, eskaera orria beteta nahikoa izango dute.

Behin proposamenak jasota, udalak proiektuen balorazioa egingo du. Batzorde teknikoak erabakiko du zein ikastaro onartu eta zein baztertu. Batzorde tekniko hori parekidetasun teknikariak, hezkuntza teknikariak eta Gizarte Zerbitzuko teknikari arduradunak osatuko dute.

Aukeraketa

Aukeraketa egiteko garaian irizpide hauek hartuko dituzte kontuan: Ikastaroa emateko esperientzia izatea, hezkuntza sailaren iritziz, programa honetan eman diren ikastaroen arrakasta, ikastaroa eskaintzeko malgutasuna aurreko urteetan parte-hartzaileak egindako eskaerak kontuan izanik, ikastaroaren jarraikortasuna, ikastaroak eskaintzen dituen onurak partehartzaileentzat (baloreak eta printzipioak) eta ikastaroak sormena eta berrikuntza bultzatzea.

Ikastaroa emango duenak betebehar hauek izango ditu: lokala txukun mantentzearen ardura izango du, ikasleen zerrenda aurkeztu beharko du udaletxean, ezingo du inolako produktu edo zerbitzurik saldu, udalak utzitako lokala beste batekin partekatzen badu, bestearen materiala errespetatu eta gunea garbi mantendu beharko du eta edozein arazo sortuz gero, abisua emango du.

Publicidad

Proiektuak aukeratutakoan, udala arduratuko da ikastaroen publizitatea egiteaz. Ikasturtean zehar ikastaroak emateko beharrezko espazioaz ere udala arduratuko da eta honek utziko dio lokala ikastaroa eman behar duenari. Deialdiaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek 943-15 79 28 telefonora dei dezakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad