Orion, Katxina erretegian, aurkeztu berri da kanporaketa. EUSKALPENTATLOIA
Azpeitia

Gizonezkoen Euskal Pentatloi Sariko II. kanporaketa hartuko du bihar Azpeitiak

Hamabi kirolarik neurtuko dituzte indarrak zezen plazan, 18:00etan hasita eta sei sailkatuko dira hilaren 24ko finalera

ELI AIZPURU

Viernes, 2 de septiembre 2022, 00:14

Bihar, zapatua, gizonezkoen V. Euskal Pentatloi Sariko bigarren kanporaketa hartuko du Azpeitiko zezen plazak, 18:00etatik aurrera.

Publicidad

Hamabi kirolari lehiatuko dira. Horietatik lauk maiatzaren 28an jokatu zen lehen kanporaketa gainditu ostean lortu dute bigarrenerako txartela; beste zortzi, aldiz, pasa den urteko pentatloiko emaitzekin zuzenean sailkatutakoak dira. Punta-puntako kirolariak izango dira, beraz, Azpeitian. Honakoak dira: Aitzol Atutxa 'Atutxa II'.a, Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Ioritz Gisasola 'Zelai IV'.a, Xabier Zaldua, Beñat Amade, Jon Gisasola 'Zelai V'.a, Julen Kañamares, Aritz Irazabal, Iñaki Errazkin, Julen Gabirondo, Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.a eta Joseba Otaegi.

Egin beharko duten lana, berriz, honakoa da. Parte hartzaileek 100 kiloko harriari hamar jasoaldi eman beharko dizkiote; giza proban, 400 kiloko harriarekin plaza bana egin beharko dute; aizkoran, kanaerdiko eta 45 ontzako enbor bana ebaki beharko dituzte, eta 50 kiloko txingekin hiru plaza osatu. Amaitzeko, kilometroa egin beharko dute korrika.

Lan horiek guztiak denbora gutxienean osatzen dituzten sei kirolariak sailkatuko dira irailaren 24an, Azpeitian baita ere, jokatuko den finalera. Emakumezkoen eta gizonezkoen finalak izango dira egun horretan zezen plazan, 22:00etan hasita. Biharko kanporaketa aurrez aurre ikusteko sarrerak salgai daude Mendizabal erretegian, 20 eurotan (17tik beherakoek, doan).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad