Azpeitia ere ziztada kasuen kontra
Miércoles, 3 de agosto 2022, 00:04
Haujijijai festa batzordeak eta Itaiak deituta elkarretaratzea egin zuten atzo herriko plazan. Festetan izandako ziztadak salatzeko hainbat jende elkartu zen 'Ziztadarik ez! Erasoen aurrean babesa antolatu' lelopean egindako kontzentrazioan. Udalak baieztatu duenez, bi ziztada izan dira festetan eta beste hiruzpalau ikertzen ari da Udaltzaingoa. Herrian ez ezik, ordea, nabarmen egin dute gora ziztada kasuek Euskal Herrian, eta horiek ere salatu zituzten atzo Itaiak eta Haujijijaik deitutako kontzentraziora gerturatu zirenek. Horien aurrean «garrantzitsua dela uste dugu egoera larri hau salatzea, erasoen aurrean erantzutea eta antolatzeko beharra azpimarratzea», esan zuten deitzaileek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión