Aniztasunean oinarritutako 100 ekitaldi baino gehiago izango dira festetan
Gaur aniztasunaren inguruko jaia egingo da eta 11:00etatik 14:00etara bitartean, hainbat postu jarriko dituzte plazan
ELI AIZPURU
Sábado, 23 de julio 2022, 00:08
Santioak ate joka ditugu eta berehala iritsiko da saninazioetako txupinazoa ere. Horren bueltan elkartu dira aste honetan udal arduradunak eta festetan parte hartuko duten eragileak eta jaien inguruko hainbat xehetasun eman dituzte. Aurtengoan, bereziki, bi urteko etenaren ostean, izango den ekitaldi kopurua –100 ekintza baino gehiago antolatu dira– eta aniztasuna azpimarratu dituzte bai alkate Nagore Alkortak eta baita festa batzordeburu Mikel Odriozolak ere. Bestalde, festetan erasorik egon ez dadin «elkartzaintzarako» deia egin du Idoia Arrizabalaga Parekidetasun batzordeburuak.
Publicidad
Bi urteren ostean, «gogoz eta ilusioz» azaldu da alkatea: «Azpeitiko plazan elkartzeko eta elkar agurtzeko egunak iristear dira eta eragile eta udalak beste urte batez, Azpeitiak eta azpeitiarrek merezitako festak izatea espero dugu».
Aniztasunaren harira, berriz, bi hitzordu azpimaratu ditu. Batetik, Atzegiko kideek botako duten txupinazoa. Izan ere, «desgaitasun intelektuala duten azpeitiarren alde 60 urte baino gehiagoan lanean ari den elkarteari eta Atzegiren baitan elkartutako kide, boluntario, senide eta Atzegizaleei egiten duten lan guztia errekonozitzeko eta eskertzeko eguna izango da».
Horretaz gain, gaur, uztailaren 23a, festen baitan lehenengoz aniztasun festa antolatu da. Sexu, arraza, hizkuntza, kultura zein jatorri desberdinetako herritarrek osatzen dute Azpeitia, eta horri duen balioa emateko asmoz antolatu dute jaia. Nikaragua, Sahara, Ekuador, Paraguay, Guatemala, Maroko, Pakistan, Venezuela, Nigeria, Mali, Peru, Bolivia, El Salvador edo Ruandatik etorritako herritarrek hartuko dute parte. 11:00etatik 14:00etara bitartean, hainbat postu izango dira plazan eta herrialde horietan esanguratsuak direnak azalduko ditzute ( janaria, eskulanak eta abar). Ondoren, abuztuaren 2ra arte ehunka ekitaldi izango dira, beraz, bai udal arduradunek eta baita eragileek ere festez gozatzeko deia egin dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión