Atzegiko protagonisten txupinazoak, bazkariek, ikuskizunek, zezenketek edota ekitaldi ofizialetako mezek hartu dute Azpeitia egunotan beste hainbat ekitaldierekin batera. E.A.
Azpeitia

Amaitu dira hainbeste esperotako festak

ELI AIZPURU

Miércoles, 3 de agosto 2022, 00:04

Beste hainbat lekutan bezala, Azpeitian ere ez da bertako festarik ospatu bi urtean. Hori dela eta, herritarrak gogoz zeuden Saninazioetarako eta kalean nabaria izan da grina hori. Izan ere, hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Udalak eta Haujijijai batzordeak eta guztietan izan da jendea.

Publicidad

Jolasak, ikuskizunak, kontzertuak, ekitaldi ofizialak, instituzioek antolatutakoak edota elizkoiak, denetara hurbildu dira bai herritarrak eta baita ingurukoetatik edota kanpotik etorritako jendea ere.

Udaletik aditzera eman dutenez, aste honetan bertan egingo dute 2022ko Saninazio jaien balorazioa. Beraz, balorazio horren zain, amaitutzat eman dira festak. Atzo, asteartea, goizean goiz hasi ziren festa doinuak -asko eta askorentzat gelditu ez baziren ere, gau pasa egin ostean-. 6etarako Incansables txaranga kaleak alaituz aritu zen. Ohiko gaupasoen argazkia 7.00etan egin zuten eta ondoren zumba emanaldia izan zen.

Azpeitian, zezenek hartu ohi dute protagonismoa festa amaieran eta atzokoan ere Marques de Saka ganadutegiko bigantxak izan ziren Donejakue kalean. Suziri eta danbatekoekin, agurtu dira 2022ko saninazioak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad