Borrar
Txalkor Txistulari Taldea Herriko plazara sartzen.

Azkoitia

Udal ordezkarien aurreskua azkoitiarrei

Baserritarren eguna. Inazio Iriarte margo lehiaketa egingo da; Gipuzkoako Blonda Txapelketa, herri kirol jaialdia, 90 urtekoei omenaldia edota dantza txapelketa izango dira

Sara Utrera

Azkoitia

Larunbata, 16 abuztua 2025, 20:37

Comenta

San Roke eguna ospatu zuten larunbatean Azkoitian. Aurreko egunean bezala, goizean Zubiondo Gaiteroak taldearen, eta Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak izan ziren. Ondoren, Udal ordezkariak Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara joan ziren korporazioan, bandak eta txistulari taldeak lagunduta, 'Alkate Soinua'-ren doinupean.

Meza Nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide zirela, Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak 'Misa de Angelis' herrikoia abestu zuten, Carlos Muñozen gidaritzapean eta Jose Luis Frantzesena aritu organoa jotzen. Bitartean, erraldoiak eta buruhandiak plazara ateara ziren zain zeuzkaten haur eta gazteen atzetik kalez kale korrika egiteko.

Eguerdian, usadioari jarraituz, udal ordezkariek aurreskua eskaini zioten Azkoitiko herriari San Roke egunean. Jarraian Sahatsa Dantza Taldeko dantzariek eta herritarrek Herriko plaza bete zuten dantza emanaldia eskaintzeko.

Ondoren, Udal Musika Bandaren eta Zubiondo Gaiteroak taldearen kontzertua eskaini zen Kontzejupean. Melvin Shelton, Txomin Mujika, Avelino Agirre edota Celia Cruz bezalako artisten obrak entzun ahal izan zituzten. Arratsaldean ur-parkea egon zen Balda plazan, eta pilotazaleek Aldaregia-Agirre eta Oskoz- Orbegozoren arteko norgehiagokaz gozatu ahal izan zuten Gurean.

Baserritarren eguna

Baserritarren eguna ospatuko da igande honetan. Goizean zehar hainbat margolari ikusiko dira herriko kaleetan. Izan ere, Azkoitiko Kultur Elkarteak sorturiko XLII. Inazio Iriarte margo lehiaketa izango da. Sari banaketa 19:30ean egingo da Portaleburu aretoan.

Horrez gain, herriko trikitilariek eta dultzaineroek kalejira egingo dute goizean. Plazaberrin, berriz, Gipuzkoako XIII. Blonda Txapelketa eta erakusketa egingo da; eta eguerdian, blonda haragi hanbugesak dastatzeko aukera izango da.

11:00etan, herriko trikitilari gazteen kalejira egingo da; eta 12:00etan, erraldoi eta buruhandien kalejira, Txalkor Txistulari Taldeak lagunduta. Eguerdian ere Herri kirol jaialdia izango da Herriko plazan. Norde, Goenatxo III.a, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza ariko dira harri jasotzen; aizkoran, berriz, Larrañaga-Corchero eta Txikia IV.a-Mugerza. 12:30ean, jubilatuen meza ospatuko da parrokian eta 14:30ean bazkaria izango dute Elkargunean. Bazkal ostean, 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.

Arratsaldean ere jai giroa nagusituko da. 16:00etan, Bizijolas egitasmoa egingo da Gaztaneneako parke estalian. 18:00etan, bikote gazteen Dantza Txapelketa, Balda plazan; 22:00etan, Enaitz eta Erkiziren erromeria, Balda plazan. Eta gauean, 23:00etan, Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren, erromeriak segituko du. Festak bihar amaituko dira, kuadrilen egunarekin.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udal ordezkarien aurreskua azkoitiarrei

Udal ordezkarien aurreskua azkoitiarrei