Azkoitia
Giro ezin hobean ospatu da IV. Trikiti EgunaDozenaka trikitilari eta panderojole San Martinen elkartu, taldeka banatu eta auzoz auzo ibili ziren bazterrak girotuz
Trikitilariek eta panderojoleek Azkoitiko kaleak hartu zituzten larunbatean, IV. Trikiti Eguna ospatzeko. Dozenaka trikitilari eta panderojole San Martinen elkartu ziren, eta handik taldeka banatu eta auzoz auzo ibili ziren bazterrak girotuz.
Publicidad
Ondoren, Julio Urkixo kalean elkartu ziren berriro denak, eta handik kalejiran Herriko plazara hurbildu ziren geldialdiak eginez. Plazan familia argazkia atera zuten eta ondoren bazkariaz gozatu zuten.
Parte-hartzaileak oso gustura gelditu ziren, eguraldi ona eta giro polita egon zen, eta arratsaldean plazako oholtzara igotzeko aukera ere izan zuten, nahi zuten pieza jotzera. Dantzatzeko aukera ere izan zen Udalak eta Trikigirok, Azkoittiko Tabernaixek elkartearen laguntzarekin, antolatutako ekitaldian.
Bestalde, kalejirari hasiera eman aurretik, parte-hartzaileek minutu bateko isilunea egin zuten Manuel Izer, Porrutxo eta Bidani Motzaren omenez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión